Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Prozedura

  • 3.000 euroko dirulaguntza bat esleituko da.
  • Dirulaguntza jasotzeko ezinbestekoa da unibertsitate ikasketetan titulatua izatea, 2020ko maiatza baino lehen.
  • Epai-batzordea Zubimusu Ikastolako, Mintzola Ahozko Lantegiko eta Hernandorena Kultur Elkarteko kide banaz osatuko da.
  • Aurkezturiko curriculumak eta ikerketa proiektuak epai-batzordeak baloratuko ditu. Puntu gehien lortzen duen hautagaitik gutxien dituenera doan zerrenda egingo du epai-batzordeak. Beka eskuratzea merezi duten hautagaien artean puntuazio altuenak lortu duenari esleituko zaio beka. Bekari uko egin edo beka jasotzea ezinezko egingo lukeen egoerarik gertatuko balitz, zerrendako hurrengoari esleituko litzaioke beka.
  • Batzordeak proiekturik aurkeztu dutenei elkarrizketa pertsonala egiteko aukera edukiko du.
  • Epai-batzordeak aurkeztutako proiektuek aski kalitate ez dutela iritziko balie, bekarik ez esleitzea erabaki lezake.
  • Bekaren %60 erabakia publiko egin eta 30 eguneko epean ordainduko da; gainontzeko %40a lana burututakoan gauzatuko da.
  • Proiektuari dagokion ikerketa-lana 2021eko maiatzaren 9a baino lehen idatzita entregatu beharko da eta epai-batzordeak ontzat eman beharko du.