Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Pello Mari Otaño ikerketa beka 2020

Aiztondoko bertsolaritzaren ikerketa eta haren dibulgazioa egitea da deialdi honen helburua.

Aiztondoko bertsolaritzari buruzko ikerketa zientifikoa bultzatzeko xedea du Pello Mari Otaño ikerketa bekak. Kilometroak Kultur Elkarteak eta Mintzola Ahozko Lantegiak egin dute deialdia, Zubimusu ikastolaren eta Hernandorena Kultur Elkartearen babesarekin.

Aiztondoko ahozko ondarearen bilketa, ikerketa eta haren dibulgazioa egitea da deialdi honen helburua. Ikerketaren garrantziaz oharturik, hain justu, ikerlan-proiektuen kalitatea ebaluatu eta sarituko da.

Deialdi hau Aiztondo bailarako ahozko ondarearen bilketari eta ikerketari buruzko proiektuentzako da. Jasotzen diren ikerketa proiektuak aztertu ondoren, haietako bat aukeratuko da, eta urtebeteko epea edukiko du proiektu egileak proiektu bera gauzatzeko. 

[Informazio guztia PDFan deskargatzeko]

Pello Mari Otaño ikerketa beka_antolatzaile eta babesleak