Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Prozedura

  • 2020an 2.000 euroko bi dirulaguntza esleituko dira.
  • Dirulaguntza jasotzeko, ezinbestekoa da titulatua izatea unibertsitate-ikasketetan (baldintza hori egiaztatu beharko da dirulaguntza jasotzeko unean, 2020ko urriaren 30ean beranduenez).
  • UPV/EHUko master ofizialetako ikasleek aurkezturiko master-amaierako lanen proiektuak lehenetsiko dira.
  • Aditu eta doktorez osaturiko hautaketa-batzordeak  baloratuko ditu aurkezturiko curriculumak eta ikerketa-proiektuak. Baremoak zehaztu ondoren, puntu gehien duenetik gutxienekora doan zerrenda egingo du. Puntuazio altuenak lortu eta dirulaguntza eskuratzea merezi duten hautagaien izenak proposatuko ditu, bai eta horren ordezkoen izenak, uko egiteak edo beste edozein gertaera konpontzeko. Batzordeak gurako guztiei edo batzuei elkarrizketa pertsonalak egitera dei egin ahal izango die. Batzordeak laguntzak eskuratu nahi dituzten eskatzaileen soslaiei eta proiektuei egoki iritziko ez balie, 2020an dirulaguntzak (edo horietakoren bat) ez ematea proposa lezake.
  • Ordainketa 90 eguneko epearen barruan egingo da, erabakia argitaratu ondoren.
  • Proiektuaren arabera eginiko ikerketa-lana 2021eko uztailaren 17a baino lehen entregatu beharko da, eta batzorde zientifiko batek ontzat eman beharko du.
  • Saritutako proiektuei dagokien ikerketa lanak gauzatutakoan, Mikel Laboa Katedrak zein Mintzolak ikerketa lan horiek argitaratzeko eskubidea edukiko dute, idazlanaren pasarte bat izan edo idazlan osoa izan.
  • Deialdira proiektu bat aurkeztea aski da, proiektuaren egileak deialdiaren prozedurari dagozkion puntu guztiak onartzen dituela baieztatzeko.