Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eskariak

  • Eskariak eta behean zerrendatutako dokumentazio guztia PDF formatuan eta e-postaz bidali behar da ondoko helbide elektronikoetara: pio.perez@ehu.eus eta administrazioa@mintzola.eus.
  • Eskariak deialdi honekin batera doan eskari-orria beteta aurkeztuko dira.
  • Eskariak aurkezteko epea: 2020ko ekainaren 26a arte.
  • Eskaerarekin batera, honako dokumentu hauek aurkeztu behar dira:
  • NANaren fotokopia.
  • Deialdi honekin batera doan eskaera-inprimakia.
  • Eskatzailearen CVa.
  • Espediente akademikoaren kopia.
  • Unibertsitate-irakasle doktore baten berme-txostena, ikerketa-lanaren zuzendari izango dela esanez.
  • Matrikularen frogagiria, UPV/EHUko master ofizialetan matrikulaturik izanez gero.
  • Ikerketa-proiektua: ezinbestean agertu behar dira helburuak, esparru teorikoa, aurrekariak eta metodologia (1.500-5.000 hitz).