Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Prozedura

  • 2020an doktorego aurreko kontratu bat finantzatuko da.
  • Kontratatua izan daitekeen hautagaiak ikerketarako gai dela bermatzen duen masterra edo horren baliokidea amaituta izan beharko du kontratua sinatzeko unean (2020ko uztaila).
  • Aukeratutakoak doktorego aurreko urtebeteko kontratu bat lortuko du, beste hiru urtez luzatzeko modukoa, Euskal Herriko Unibertsitateko sail edo institutu batean tesia egiteko, formazioan diren UPV/EHUko ikertzaileei dagokien arautegiaren arabera. Matrikulazio-gastuak aukeratutako doktoregaiak ordainduko ditu.
  • Doktorego aurreko kontratu hori UPV/EHUren bidez formalizatuko da.
  • Tesiaren defentsa kontratua amaitu baino lehen egingo balitz, kontratatuak doktore-titulua eskuratzen duen hilaren azken egunean etengo da kontratua. Kontratatuaren obligazioa izango da tesiaren defentsa-data aurretiaz (gutxienez astebete lehenago) jakinaraztea Mikel Laboa Katedrako eta Mintzolako zuzendaritzei.
  • Doktoregaiak urtero aurkeztuko die Mikel Laboa Katedrako eta Mintzola Fundazioko zuzendaritzei, maiatzaren 30a baino lehen, urtean egindakoaren txostena eta hurrengo urteko eginkizunen aurreikuspena. Txosten hori tesi-zuzendariak sinaturik entregatuko da. Txostenaren ebaluazioaren arabera berrituko da kontratua, betiere aurrekontu nahikoa izanez gero.
  • Deialdi honetan zehazten diren ikergaietako hiru adituz osaturiko hautaketa-batzordeak  baloratuko ditu aurkezturiko curriculumak eta tesi-proiektuak. Baremoak zehaztu ondoren, puntu gehien duenetik gutxienekora doan zerrenda egingo du. Puntuazio altuena lortu eta kontratatua izatea merezi duen hautagaiaren izena proposatuko dio Mikel Laboa Katedraren eta Mintzola Fundazioaren zuzendaritzei, bai eta horren ordezkoen izenak, uko egiteak edo beste edozein gertaera konpontzeko. Aditu batzordeak gurako guztiei edo batzuei elkarrizketa pertsonalak egitera dei egin ahal izango die. Batzordeak laguntzak eskuratu nahi dituzten eskatzaileen soslaiei egoki iritziko ez balie, 2020an kontraturik egin gabe utz liteke.
  • Saritutako proiektuari dagokion tesia gauzatutakoan, Mikel Laboa Katedrak zein Mintzolak tesia argitaratzeko eskubidea edukiko dute, idazlanaren pasarte bat izan edo idazlan osoa izan.
  • Deialdira proiektu bat aurkeztea aski da, tesiaren egileak deialdiaren prozedurari dagozkion puntu guztiak onartzen dituela baieztatzeko.