Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eskariak

Eskariak Mikel Laboa Katedraren Zuzendaritzari eta Mintzola Fundazioaren Zuzendaritzari bidaliko zaizkie, deialdi honekin batera doan eskari-orriarekin, ondoko helbide elektronikoetara: pio.perez@ehu.eus eta administrazioa@mintzola.eus .

  • Eskariak aurkezteko epea: 2020ko ekainaren 26 arte
  • Eskaerarekin batera, honako dokumentu hauek bidali behar dira e-postaz eta PDF formatuan:
  • NANaren fotokopia.
  • Curriculum vitaea eta curriculumean aipaturiko merezimenduak egiaztatzen dituzten dokumentuen kopia. Egiaztatu gabeko merituak ez dira baloratuko.
  • Norberaren ikasketen espedientea (Doktoregoko ikasketetara edo Ikerkuntzako Master Ofizialera sarbidea ematen duen tituluaren ikasketen espedientea), non lortutako kalifikazio guztiak eta horien datak agertzen diren. Espedientean agertu behar du titulua eskuratzeko egin behar diren irakasgai edo kreditu guztiak egin direla.
  • Doktorego-tesiaren proiektuari dagokion txostena, tesiaren eta saileko/institutuko zuzendarien oniritziekin.
  • Tesiaren zuzendariaren curriculum vitaea, erabili ohi diren formatuetakoren batean.
  • Merezimenduak barematzeko esanguratsutzat jo litekeen beste edozein dokumentu.
  • Aurkeztutako dokumentuen zerrenda (I Eranskina).