Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ikerketa kontratua 2020

Euskarazko antzerkigintza, bertsolaritza, kantagintza edo kontalaritzari buruzko doktorego-tesia egitea helburu duten doktorego aurreko kontratu bat dugu esleitzeko UPV/EHUko Euskara eta Ikerketa errektoreordetzek, Mikel Laboa Katedrak eta Mintzola Ahozko Lantegiak, UPV/EHUn formalizatzeko.

Mintzola Ahozko Lantegiaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko lankidetzari esker sorturiko ikerketa-kontratu honen helburu nagusia euskaraz egiten den ahozko kultur sorkuntzari buruzko ikerketa zientifikoa bultzatzea da; esan nahi baita, antzerkigintza, bertsolaritza, kantagintza, kontalaritza edo ahoz emateko sortzen den beste kultur adierazpide baten ikerketa sustatzea. Euskal Herriko Unibertsitatearen parte-hartzea Mikel Laboa Katedraren eta Euskararen eta Ikerketaren Arloetako Errektoreordetzen bidez gauzatu da.  

UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak, bestalde, bere zereginen artean du artearen eta folklorearen adierazpenei buruzko zein euskal artisten obrari buruzko doktorego-tesiak sustatzea, eta bere egitasmoan zehazten du bertsolaritzari, musikari eta dantzari arreta berezia eskainiko zaiola.

Hori guztia kontuan izanik, deialdi honen xedea honako hau da: Mintzola Ahozko Lantegiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak sinaturiko lankidetza-hitzarmenaren esparruan, deialdi publikoa argitaratzea euskarazko antzerkigintza, bertsolaritza, kantagintza, kontalaritza edo ahoz emateko sortzen den beste kultur adierazpide bati buruzko doktorego-tesia egitea helburu duten doktorego aurreko kontratu bat formalizatzeko UPV/EHUn. 

[DESKARGATU INFORMAZIOA PDFan]