Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Gradu amaierako lanen saria 2019

2016tik 2019ra bitarteko ikasturteetan defendatutako lanak aurkeztu ahal izango dira.

Euskarazko ahozko kultur sorkuntzari buruzko ikerketa zientifikoa bultzatzeko xedea du, beste helburu batzuen artean, hala Mintzola Ahozko Lantegiak nola Mikel Laboa Katedrak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko lankidetza-giroaren testuinguruan. 

Ikertzaile gaztea edo hasiberriaren urratsak garrantzizkoak dira; hori aitortzea, eta unibertsitateko edozein jakintza-alorretatik abiatuta antzerkigintza, kantagintza, bertsolaritza, kontalaritza edo ahoz emateko sortzen den beste kultur adierazpide bat ikergai gisa aukeratu izana aintzat hartzea da deialdi honen helburua. Lehenengo urratsen garrantziaz oharturik, hain justu, deialdi honetan gradu amaierako lanen kalitatea ebaluatu eta sarituko da.