Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Prozedura

  • UPV/EHUko gradu ofizialetako ikasleek (edo ikasle ohiek) aurkezturiko gradu amaierako lan bat sarituko da.
  • Deialdira aurkeztu daitezkeen lanak 2016-2017, 2017-2018 eta 2018-2019 ikasturteetan defendatukoak dira.
  • Aditu edota doktorez osaturiko hautaketa-batzordeak ebaluatuko ditu lanak. Baremoak zehaztu ondoren, batzordeak puntu gehien duenetik gutxienekora doan zerrenda egingo du; horietan puntu gehien lortu dituenak irabaziko du saria. Sariari uko egiterik edo bestelako arazorik balego, saria merezi duten izenen zerrendan hurrengoa denak jasoko luke.  
  • 2019an 500 euroko sari bat esleituko da.
  • Saria eman gabe gera daiteke.
  • Saria azaroaren azken astean jakinaraziko da, eta sari banaketa abenduaren 4an egingo da Mintzola Mintegiaren baitan, Amasa-Villabonan.