Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ikerketa kontratu eta sariak

Mintzolaren bidez bertsolaritzari buruzko ikerketak egiteko ikerketa-kontratuak eta sariak eskaintzen dira, ikerkuntza planean lehenetsitako ikergaiak iker daitezen, edo diru-laguntzaren arabera, adostutako gaiaren inguruko ikerketak egin daitezen.

2013tik, Laboa Katedrarekin elkarlanean, proiektu sariak eta ikerketa kontratuak esleitu ditu Mintzolak; ikerketa kontratuek Euskara eta Ikerketa errektoreordetzen babesa ere izan dute.

Martxan dauden deialdiak:

Aurreko deialdiak:

  Ikerketa deialdien aurkezpena 2016

 

Datu Pertsonalak Babesteko Arautegia betez, jakinarazi nahi dizugu deialdi honetara aurkeztuz gero zure datu pertsonalak Mintzola Fundazioaren tratamendu sistemetan jasoko direla elkarteak antolatzen dituen sariak, bekak edota kontratuak kudeatzeko. Zure eskaria modu egokian kudeatzeko zure datuak lurralde desberdineko bertsozale elkarteei edota Mintzola Fundazioari komunikatuak izan daitezke.Zure datuak tratatzeko oinarri juridikoak eskatutako zerbitzua burutzeko tratamenduaren beharra, elkartearen legezko interesa eta zure baimen zehatza dira. Deialdian izen emateak zure baimen zehatza ematea dakar. Zure datuak bai informatikoki bai paperez tratatuak izan daitezke.

Gogorarazi nahi dizugu zure eskubideak (sarbidea, zuzenketa, ezabapena, aurkaritza, mugaketa, portabilitatea eta baimenaren ezeztapena) edonoiz erabili ditzakezula. Era berean, edonoiz egin dezakezu gai honi buruzko bestelako edozein eskaria. Horretarako, fundaziora jo dezakezu, helbide honetan: Kale Nagusia, 70, 20150 Amasa-Villabona (Gipuzkoa) edo posta elektroniko honen bitartez: . Eskaerarekin batera, interesdunaren N.A. edo baliokide den beste agiriren kopia bidali beharko da. Eskariari emandako erabakiarekin ados ez izanez gero edo erreklamazio bat jarri nahi izanez gero, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (www.aepd.es).

Datuen Babesari buruzko informazio zehatzagoa eskuratu nahi baduzu gure webgunean egin dezakezu: www.mintzola.eus.