Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Prozedura

  • 2019an, 2.000 euroko bi dirulaguntza esleituko dira.
  • Dirulaguntza jasotzeko, ezinbestekoa da titulatua izatea unibertsitate ikasketetan (baldintza hori egiaztatu beharko da dirulaguntza jasotzeko unean, gutxi gorabehera, 2019ko ekainean).
  • UPV/EHUko master ofizialetako ikasleek aurkezturiko master amaierako lanen proiektuak lehenetsiko dira.
  • Aditu eta doktorez osaturiko hautaketa batzordeak baloratuko ditu aurkezturiko curriculumak eta ikerketa proiektuak. Baremoak zehaztu ondoren, puntu gehien duenetik gutxienekora doan zerrenda egingo du. Puntuazio altuenak lortu eta dirulaguntza eskuratzea merezi duten hautagaien izenak proposatuko ditu, bai eta horren ordezkoen izenak, uko egiteak edo beste edozein gertaera konpontzeko. Batzordeak gurako guztiei edo batzuei elkarrizketa pertsonalak egitera dei egin ahal izango die. Batzordeak laguntzak eskuratu nahi dituzten eskatzaileen soslaiei eta proiektuei egoki iritziko ez balie, 2019an dirulaguntzak (edo horietakoren bat) ez ematea proposa lezake.
  • Ordainketa 30 eguneko epearen barruan egingo da, erabakia argitaratu ondoren.
  • Proiektuaren arabera eginiko ikerketa lana 2020ko maiatzaren 30 baino lehen entregatu beharko da eta batzorde zientifiko batek ontzat eman beharko du.