Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eskariak

Eskariak Mintzola Ahozko Lantegiaren Zuzendaritzari bidaliko zaizkio, Ahozko Lantegiaren egoitzara (Mintzola Ahozko Lantegia. Subijana Etxea, Kale Nagusia, 70. 20150 Amasa-Villabona).

Eskariak aurkezteko epea: 2017ko urriaren 15era arte.

Honako dokumentuak aurkeztu behar dira:

  1. NANaren fotokopia.
  2. Deialdi honekin batera doan eskaera-orria beteta [hementxe deskargatu]
  3. Eskatzailearen CVa.
  4. Espediente akademikoaren kopia.
  5. Unibertsitate-irakasle doktore baten berme-txostena, ikerketa-lanaren zuzendari izango dela esanez.
  6. Matrikularen frogagiria, UPV/EHUko master ofizialetan matrikulaturik izanez gero.
  7. Ikerketa-proiektuaren eskema eta laburpena: ezinbestean agertu behar dira helburuak, esparru teorikoa, aurrekariak eta metodologia (1.500-5.000 hitz).

Dokumentu horiek paperean aurkezteaz gain, gidor.bilbao@ehu.eus helbidera bidaliko dira dokumentu hauen artxibo elektronikoak:

  1. Eskaera-orria, behar bezala beteta.
  2. Ikerketa-proiektuaren eskema eta laburpena.