Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Prozedura

  • 2016an 2.000 euroko hiru diru-laguntza esleituko dira.
  • Diru-laguntza jasotzeko, ezinbestekoa da titulatua izatea unibertsitate-ikasketetan (baldintza hori egiaztatu beharko da diru-laguntza kobratzeko unean, 2016ko irailean).
  • UPV/EHUko master ofizialetako ikasleek aurkezturiko master-amaierako lanen proiektuak lehenetsiko dira.
  • Hiru aditu doktorez osaturiko hautaketa-batzordeak baloratuko ditu aurkezturiko curriculumak eta ikerketa-proiektuak. Baremoak zehaztu ondoren, puntu gehien duenetik gutxienekora doan zerrenda egingo du. Puntuazio altuenak lortu eta diru-laguntza eskuratzea merezi duten hautagaien izenak proposatuko ditu, bai eta horren ordezkoen izenak, uko egiteak edo beste edozein gertaera konpontzeko. Batzordeak gurako guztiei edo batzuei elkarrizketa pertsonalak egitera dei egin ahal izango die. Batzordeak laguntzak eskuratu nahi dituzten eskatzaileen soslaiei eta proiektuei egoki iritziko ez balie, 2016an diru-laguntzak (edo horietakoren bat) ez ematea proposa lezake.
  • Ordainketa 30 eguneko epearen barruan egingo da, erabakia argitaratu ondoren.
  • Proiektuaren arabera eginiko ikerketa-lana 2017ko irailaren 30a baino lehen entregatu beharko da eta batzorde zientifiko batek ontzat eman beharko du.