Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eskariak

Eskariak Mintzola Ahozko Lantegiaren Zuzendaritzari bidaliko zaizkio, Fundazioaren egoitzara: Mintzola Ahozko Lantegia. Subijana Etxea, Kale Nagusia, 70. 20150 Amasa-Villabona.

Eskariak aurkezteko epea: 2016ko irailaren 12ra arte (irailaren 12aren ondoren postaratutakoak ez dira onartuko).

Eskariak deialdi honekin batera doan eskari-orria betez aurkeztuko dira (hemen). Eskaerarekin batera, honako dokumentu hauek aurkeztu behar dira:

a) NANaren fotokopia

b) Eskatzailearen CVa

c) Espediente akademikoaren kopia

d) Unibertsitate-irakasle doktore baten berme-txostena, ikerketa-lanaren zuzendari izango dela esanez

e) Matrikularen frogagiria, UPV/EHUko master ofizialetan matrikulaturik izanez gero

f) Ikerketa-proiektuaren eskema eta laburpena: ezinbestean agertu behar dira helburuak, esparru teorikoa, aurrekariak eta metodologia (1.500-5.000 hitz)