Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Prozedura

  • 2016an doktorego aurreko kontratu bi finantzatuko dira.
  • Kontratatuak izan daitezkeen hautagaiek masterra edo horren baliokidea amaituta izan beharko dute kontratua sinatzeko unean eta UPV/EHUko doktorego-programa batean matrikulatuta egon beharko dira (2016ko azaro-abenduan).
  • Aukeratutakoak doktorego aurreko urtebeteko kontratu bat lortuko du, beste hiru urtez luzatzeko modukoa, Euskal Herriko Unibertsitateko sail edo institutu batean tesia egiteko, formazioan diren UPV/EHUko ikertzaileei dagokien arautegiaren arabera. Matrikulazio-gastuak aukeratutako doktoregaiak ordainduko ditu.
  • Doktorego aurreko kontratu hori UPV/EHUren bidez formalizatuko da.
  • Tesiaren defentsa kontratua amaitu baino lehen egingo balitz, kontratatuak doktore-titulua eskuratzen duen hilaren azken egunean etengo da kontratua. Kontratatuaren obligazioa izango da tesiaren defentsa-data aurretiaz(gutxienez astebete lehenago) jakinaraztea Mikel Laboa Katedraren eta Mintzolaren zuzendaritzei.
  • Doktoregaiak urtero aurkeztuko die Mikel Laboa Katedraren eta Mintzola Ahozko Lantegiko zuzendaritzei, irailaren 15a baino lehen, urtean egindakoaren txostena eta hurrengo urteko eginkizunen aurreikuspena. Txosten hori tesi-zuzendariak sinaturik entregatuko da. Txostenaren ebaluazioaren arabera berrituko da kontratua, beti ere aurrekontu nahikoa izanez gero.
  • Deialdi honetan zehazten diren ikergaietako bost adituz osaturiko hautaketa-batzordeak baloratuko ditu aurkezturiko curriculumak eta tesi-proiektuak. Baremoak zehaztu ondoren, puntu gehien duenetik gutxienekora doan zerrenda egingo du. Puntuazio altuena lortu eta kontratatua izatea merezi duen hautagaiaren izena proposatuko dio Mikel Laboa Katedraren eta Mintzola Ahozko Lantegiaren zuzendaritzei, bai eta horren ordezkoen izenak, uko egiteak edo beste edozein gertaera konpontzeko. Aditu batzordeak gurako guztiei edo batzuei elkarrizketa pertsonalak egitera dei egin ahal izango die. Batzordeak laguntzak eskuratu nahi dituzten eskatzaileen soslaiei egoki iritziko ez balie, 2016an kontraturik egin gabe utz liteke, edo bakarra egin.