Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eskariak

Eskariak Mintzola Ahozko Lantegiaren Zuzendaritzari bidaliko zaizkio, Fundazioaren egoitzara: Mintzola Ahozko Lantegia Subijana Etxea, Kale Nagusia, 70 20150 Amasa-Villabona.

Eskariak aurkezteko epea: 2016ko irailaren 12ra arte (irailaren 12aren ondoren postaratutakoak ez dira onartuko).

Eskariak deialdi honekin batera doan eskari-orria betez aurkeztuko dira (hemen). Eskaerarekin batera, honako dokumentu hauek aurkeztu behar dira:

a) NANaren fotokopia

b) Curriculum vitaea eta curriculumean aipaturiko merezimenduak egiaztatzen dituzten dokumentuen kopia. Egiaztatu gabeko merituak ez dira baloratuko

c) Norberaren ikasketen espedientea (doktoregoko ikasketetara edo Ikerkuntzako Master Ofizialera sarbidea ematen duen tituluaren ikasketen espedientea), non lortutako kalifikazio guztiak eta horien datak agertzen diren. Espedientean agertu behar du titulua eskuratzeko egin behar diren irakasgai edo kreditu guztiak egin direla

d) Doktorego-tesiaren proiektuari dagokion txostena, tesiaren eta saileko/institutuko zuzendarien oniritziekin

e) Tesiaren zuzendariaren curriculum vitaea, erabili ohi diren formatuetakoren batean

f) Merezimenduak barematzeko esanguratsutzat jo litekeen beste edozein dokumentu

g) Aurkeztutako dokumentuen zerrenda (I Eranskina)