Ikerketa-proiektua eta beherago eskatutako agiriak Mintzola Ahozko Lantegiko zuzendaritzari bidali behar zaizkio posta arruntaz edo eskuz (Mintzola Ahozko Lantegia. Subijana Etxea. Kale Nagusia, 70. 20150 Amasa-Villabona).
Ikerketa proiektuak deialdi honetan den eskari-orria beteta aurkeztu behar dira.
Eskariak aurkezteko epea: 2020ko ekainaren 19ra arte.
Eskaerarekin batera, honako agiri hauek aurkeztu behar dira:
NAren fotokopia.
Deialdi honekin batera doan eskaera-inprimakia [DESKARGATU]
Eskatzailearen Curriculum Vitaea.
Espediente akademikoaren kopia.
Ikerketa-proiektua: ezinbestean agertu behar dira helburuak, esparru teorikoa, aurrekariak eta metodologia (1.500-5.000 hitz). Ikerketa-proiektua ondorengo e-postara ere bidali behar da PDF formatuan: administrazioa@mintzola.eus