Info
Datak eta informazioa
- Eskariak aurkezteko epea: 2020ko ekainaren 19ra arte.
- Hautatuen izenak eta ordezkoen zerrenda argitaratzeko eguna: 2020ko uztailaren 2an, beranduenez.
- Ordainketa: %60 2020ko uztailaren 19an beranduenez; gainontzeko %40a ikerketa-lana amaitutakoan, 2021eko uztailaren 2an beranduenez.
- Proiektuaren araberako ikerketa-lana bukatu eta idatzita entregatzeko epea: 2021eko uztailaren 2an beranduenez.
- Ikerketa lana egoki iruditzen zain gisan argitaratzeko zein baliatzeko eskubidea edukiko dute deialdiaren antolatzaileek.
- Zubimusu ikastolako atarian (www.zubimusuikastola.eus), Kilometroak jaialdiko atarian (www.kilometroak.eus) eta Mintzola Fundazioaren atarian (www.mintzola.eus), argitaratuko da deialdiari buruzko informazioa eta urratsen berri.
- Deialdiaren inguruko gorabeherei buruzko galderak honako helbide elektroniko honetara zuzenduko dira: administrazioa@mintzola.eus