Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ikerketa proiektu sariak 2021

Antzerkigintza, bertsolaritza, kantagintza, kontalaritza, bikoizketa edo ahoz emateko sortzen den beste kultur adierazpide bat aztergai duten proiektuak sarituko ditugu UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak eta Mintzola Ahozko Lantegiak.

Euskarazko ahozko kultur sorkuntzari buruzko ikerketa zientifikoa bultzatzeko xedea dute, beste helburu batzuen artean, hala Mintzola Ahozko Lantegiak nola Mikel Laboa Katedrak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko lankidetza-giroaren testuinguruan.

Ikertzaile gaztea edo hasiberria doktorego tesiraino eramango duen ibilbidean, aurreko erabakiak eta urratsak ere garrantzitsuak dira, eta, hain zuzen, bide horretan laguntzea eta, unibertsitateko edozein jakintza alorretatik abiatuta, euskarazko antzerkigintza, kantagintza, bertsolaritza, kontalaritza, bikoizketa edo ahoz emateko sortzen den beste kultur adierazpide bat ikergai gisa sustatzea da deialdi honen helburua. Lehenengo urratsen garrantziaz oharturik, hain justu, ikerlan proiektuen kalitatea ebaluatu eta sarituko da deialdi honetan, sinesten dugulako unibertsitate irakasle batek bermaturiko proiektuak kalitate ona duenean ikertzaile hasiberriaren oinarriak sendoak izango direla.

Deialdi honetan, master amaierako lanen proiektuak lehenetsiko dira, baina beste ikerketa lan monografiko batzuen proiektuak ere onartuko dira, geroko tesiak bultzatzeko helburuarekin. Nolanahi ere, unibertsitate irakasle doktore batek bermatu behar du proiektua.

*2021eko azaroaren 12an erantsitako oharra: Ikerketa proiektu sari bakarra eman beharrean, bi sari emango dira.

[DESKARGATU INFORMAZIOA PDFan]