×
Info
Eskariak
Eskariak eta behean zerrendatutako dokumentazio guztia PDF formatuan eta e-postaz bidali behar da ondoko helbide elektronikoetara: pio.perez@ehu.eus eta administrazioa@mintzola.eus .
Eskariak deialdi honekin batera doan eskari-orria beteta aurkeztuko dira.
Eskariak aurkezteko epea: 2020ko ekainaren 26a arte .
Eskaerarekin batera, honako dokumentu hauek aurkeztu behar dira:
NANaren fotokopia.
Deialdi honekin batera doan eskaera-inprimakia.
Eskatzailearen CVa.
Espediente akademikoaren kopia.
Unibertsitate-irakasle doktore baten berme-txostena, ikerketa-lanaren zuzendari izango dela esanez.
Matrikularen frogagiria, UPV/EHUko master ofizialetan matrikulaturik izanez gero.
Ikerketa-proiektua: ezinbestean agertu behar dira helburuak, esparru teorikoa, aurrekariak eta metodologia (1.500-5.000 hitz).