Eskariak aurkezteko epea: 2020ko ekainaren 26a arte.
Hautatuen izenak eta ordezkoen zerrenda argitaratzeko eguna: 2020ko uztailaren 17a, beranduenez.
Ordainketa: 2020ko urriaren 30a, beranduenez.
Proiektuaren araberako ikerketa-lana eginda entregatzeko epea: 2021ko uztailaren 17a, beranduenez.
Mintzola Ahozko Lantegiaren atarian (www.mintzola.eus) eta UPV/EHUren atarian (www.ehu.eus) argitaratuko da deialdiari buruzko informazioa zein deialdiaren urratsen berri.
Deialdiaren inguruko gorabeherei buruzko galderak honako helbide elektroniko honetara zuzenduko dira: pio.perez@ehu.eus