Eskariak
Eskariak Mintzola Ahozko Lantegiaren Zuzendaritzari bidaliko zaizkio, Ahozko Lantegiaren egoitzara (Mintzola Ahozko Lantegia. Subijana Etxea, Kale Nagusia, 70. 20150 Amasa-Villabona).
Eskariak aurkezteko epea: 2017ko urriaren 15era arte.
Honako dokumentuak aurkeztu behar dira:
- NANaren fotokopia.
- Deialdi honekin batera doan eskaera-orria beteta [hementxe deskargatu]
- Eskatzailearen CVa.
- Espediente akademikoaren kopia.
- Unibertsitate-irakasle doktore baten berme-txostena, ikerketa-lanaren zuzendari izango dela esanez.
- Matrikularen frogagiria, UPV/EHUko master ofizialetan matrikulaturik izanez gero.
- Ikerketa-proiektuaren eskema eta laburpena: ezinbestean agertu behar dira helburuak, esparru teorikoa, aurrekariak eta metodologia (1.500-5.000 hitz).
Dokumentu horiek paperean aurkezteaz gain, gidor.bilbao@ehu.eus helbidera bidaliko dira dokumentu hauen artxibo elektronikoak:
- Eskaera-orria, behar bezala beteta.
- Ikerketa-proiektuaren eskema eta laburpena.