Eskariak
Eskariak Mintzola Ahozko Lantegiaren Zuzendaritzari bidaliko zaizkio, Fundazioaren egoitzara: Mintzola Ahozko Lantegia. Subijana Etxea, Kale Nagusia, 70. 20150 Amasa-Villabona.
Eskariak aurkezteko epea: 2016ko irailaren 12ra arte (irailaren 12aren ondoren postaratutakoak ez dira onartuko).
Eskariak deialdi honekin batera doan eskari-orria betez aurkeztuko dira (hemen). Eskaerarekin batera, honako dokumentu hauek aurkeztu behar dira:
a) NANaren fotokopia
b) Eskatzailearen CVa
c) Espediente akademikoaren kopia
d) Unibertsitate-irakasle doktore baten berme-txostena, ikerketa-lanaren zuzendari izango dela esanez
e) Matrikularen frogagiria, UPV/EHUko master ofizialetan matrikulaturik izanez gero
f) Ikerketa-proiektuaren eskema eta laburpena: ezinbestean agertu behar dira helburuak, esparru teorikoa, aurrekariak eta metodologia (1.500-5.000 hitz)