Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Prozedura

  • 2021ean 2.000 euroko dirulaguntza bat esleituko da.
  • Dirulaguntza jasotzeko, ezinbestekoa da unibertsitate ikasketetan tituluduna izatea (baldintza hori egiaztatu beharko da dirulaguntza kobratzeko unean).
  • UPV/EHUko master ofizialetako ikasleek aurkezturiko master amaierako lanen proiektuak lehenetsiko dira.
  • Aditu edota doktorez osaturiko hautaketa batzordeak baloratuko ditu aurkezturiko curriculumak eta ikerketa proiektuak. Baremoak zehaztu ondoren, puntu gehien duenetik gutxienekora doan zerrenda egingo du. Puntuazio altuenak lortu eta dirulaguntza eskuratzea merezi duten hautagaien izenak proposatuko ditu, bai eta horren ordezkoen izenak, uko egiteak edo beste edozein gertaera konpontzeko. Batzordeak nahi duen guztiei edo batzuei elkarrizketa pertsonalak egitera dei egin ahal izango die.
  • Batzordeak laguntzak eskuratu nahi dituzten eskatzaileen soslaiak edo proiektuak askietsi ezean, 2021ean dirulaguntza ez ematea delibera dezake.
  • Ordainketa 90 eguneko epearen barruan egingo da, erabakia argitaratu ondoren.
  • Proiektuaren arabera eginiko ikerketa lana 2022ko azaroaren 19a baino lehen entregatu beharko da, eta batzorde zientifiko batek ontzat eman beharko du.
  • Saritutako proiektuei dagokien ikerketa lanak gauzatutakoan, Mikel Laboa Katedrak zein Mintzolak ikerketa lan horiek argitaratzeko eskubidea edukiko dute, idazlanaren pasarte bat izan edo idazlan osoa izan.
  • Saritutako proiektuak gauzatutakoan Xenpelar Dokumentazio Zentroan artxibatuko dira; aldiz, lanak argitaratu gabeak diren artean, haiek kontsultatu ahal izateko lan bakoitzaren egilearen baimena beharko da.
  • Deialdira proiektu bat aurkeztea aski da, proiektuaren egileak deialdiaren prozedurari dagozkion puntu guztiak onartzen dituela baieztatzeko.