Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Gradu amaierako lanen saria 2021

2021eko urriaren 20a baino lehen aurkeztu beharko da eskaera; lanek 2019-2020 eta 2020-2021 ikasturtean defendatuak behar dute izan.

Euskarazko ahozko kultur sorkuntzari buruzko ikerketa zientifikoa bultzatzeko xedea du, beste helburu batzuen artean, hala Mintzola Ahozko Lantegiak nola Mikel Laboa Katedrak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko lankidetza-giroaren testuinguruan. 

Ikertzaile gaztea edo hasiberriaren urratsak garrantzizkoak dira; hori aitortzea, eta unibertsitateko edozein jakintza-alorretatik abiatuta euskarazko antzerkigintza, kantagintza, bertsolaritza, kontalaritza, bikoizketa edo ahoz emateko sortzen den beste kultur adierazpide bat ikergai gisa aukeratu izana baloratzea da deialdi honen helburua. Lehenengo urratsen garrantziaz oharturik, hain justu, deialdi honetan Gradu Amaierako Lanen kalitatea ebaluatu eta sarituko da.

[DESKARGATU INFORMAZIO GUZTIA PDFn]