Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Prozedura

  • Antzerkigintza, kantagintza, bertsolaritza, kontalaritza, bikoizketa edo ahoz emateko sortzen den beste kultur adierazpide bat ikergai duen Gradu Amaierako Lan (GRAL) bat edo Goi Mailako Antzerki zein Musika (Musikene, Dantzerti eta pareko) Ikasketa bukaerako lan bat da sarituko dena.
  • EAE, Nafarroa Garaia edo Pirinio Atlantikoko departamenduko Goi Mailako Ikastegi zein Unibertsitateetako gradu ofizialetako ikasleek (edo ikasle ohiek) aurkeztu dezakete GRALa edo ikasketa bukaerako lana.
  • Deialdira aurkeztu daitezkeen lanak 2018-2019 eta 2019-20 ikasturteetan defendatukoak dira.
  • Aditu edota doktorez osaturiko hautaketa-batzordeak baloratuko ditu lanak. Baremoak zehaztu ondoren, batzordeak puntu gehien duenetik gutxienekora doan zerrenda egingo du. Horietan puntu gehien lortu dituenak irabaziko du saria. Sariari uko egiterik edo bestelako arazorik balego, saria merezi duten izenen zerrendan hurrengoa denak jasoko luke saria.  
  • 2020an 500 euroko sari bat esleituko da.
  • Saria eman gabe gera daiteke, lanik ez delako aurkeztu edota aurkeztu direnek saririk merezi ez dutela erabakitzen bada.
  • Saria azaroaren 18an jakinaraziko da, eta sari-banaketa azaroaren 26an egingo da Mintzola Mintegiaren baitan, Amasa-Villabonan.
  • Mikel Laboa Katedrak zein Mintzolak deialdira aurkeztutako lanak argitaratzeko eskubidea edukiko dute, idazlanaren pasarte bat izan edo idazlan osoa izan.
  • Deialdira aurkeztutako lanak Xenpelar Dokumentazio Zentroan artxibatuko dira, eta argitaratu bitartean lan bakoitzaren egilearen baimena beharko da kontsultatu ahal izateko.
  • Deialdira GRAL edo Goi Mailako ikasketa bukaerako lan bat aurkeztea aski da, lanaren egileak deialdiaren prozedurari dagozkion puntu guztiak onartzen dituela baieztatzeko.