Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Gradu amaierako lanen saria 2020

2020ko urriaren 16a baino lehen aurkeztu beharko da eskaera; lanek 2018-2019 edota 2019-2020 ikasturtean aurkeztuak behar dute izan.

Euskarazko ahozko kultur sorkuntzari buruzko ikerketa zientifikoa bultzatzeko xedea du, beste helburu batzuen artean, hala Mintzola Ahozko Lantegiak nola Mikel Laboa Katedrak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko lankidetza-giroaren testuinguruan. 

Ikertzaile gaztea edo hasiberriaren urratsak garrantzizkoak dira; hori aitortzea, eta unibertsitateko edozein jakintza-alorretatik abiatuta antzerkigintza, kantagintza, bertsolaritza, kontalaritza, bikoizketa edo ahoz emateko sortzen den beste kultur adierazpide bat ikergai gisa aukeratu izana aintzat hartzea da deialdi honen helburua. Lehenengo urratsen garrantziaz oharturik, hain justu, deialdi honetan gradu amaierako lanen kalitatea ebaluatu eta sarituko da.

[DESKARGATU INFORMAZIO GUZTIA PDFn]