UPV/EHUko gradu ofizialetako ikasleek (edo ikasle ohiek) aurkezturiko gradu amaierako lan bat sarituko da.
Deialdira aurkeztu daitezkeen lanak 2016-2017, 2017-2018 eta 2018-2019 ikasturteetan defendatukoak dira.
Aditu edota doktorez osaturiko hautaketa-batzordeak ebaluatuko ditu lanak. Baremoak zehaztu ondoren, batzordeak puntu gehien duenetik gutxienekora doan zerrenda egingo du; horietan puntu gehien lortu dituenak irabaziko du saria. Sariari uko egiterik edo bestelako arazorik balego, saria merezi duten izenen zerrendan hurrengoa denak jasoko luke.
2019an 500 euroko sari bat esleituko da.
Saria eman gabe gera daiteke.
Saria azaroaren azken astean jakinaraziko da, eta sari banaketa abenduaren 4an egingo da Mintzola Mintegiaren baitan, Amasa-Villabonan.