Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Prozedura

  • 3.000 euroko dirulaguntza bat esleituko da.
  • Dirulaguntza jasotzeko ezinbestekoa da unibertsitate ikasketetan tituluduna izatea 2021eko ekainaren 30a baino lehen (taldeen kasuan, kide guztiak).
  • Epai-batzordea babesleak diren Gerriko Kultur Elkarteko, ikastoletako, Kilometroak Kultur Elkarteko eta Mintzola Ahozko Lantegiko ordezkari banaz osatuko da.
  • Aurkezturiko curriculumak eta ikerketa proiektuak epai-batzordeak baloratuko ditu. Puntu gehien lortzen duen hautagaitik gutxien dituenera zerrenda egingo du epai-batzordeak. Beka eskuratzea merezi duten hautagaien artean puntuazio altuenak lortu duenari esleituko zaio beka. Bekari uko egin edo beka jasotzea ezinezko egingo lukeen egoerarik gertatuko balitz, zerrendako hurrengoari esleituko litzaioke.
  • Batzordeak proiekturik aurkeztu dutenei elkarrizketa pertsonala egiteko aukera edukiko du.
  • Epai-batzordeak aurkeztutako proiektuek aski kalitate ez dutela iritziko balie, bekarik ez esleitzea erabaki lezake.
  • Bekaren %60 erabakia publiko egin eta 30 eguneko epean ordainduko da; gainontzeko %40a lana burututakoan gauzatuko da.
  • Proiektuari dagokion ikerketa lana gauzatuta 2022eko uztailaren 15a baino lehen helarazi beharko da idatzita. Beraz, bekaren esleipenetik urtebeteko tartea edukiko du ikertzaileak proiektua gauzatzeko. Aurkeztutako lana ontzat eman beharko du epai-batzordeak.