Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eskariak

  • Ikerketa proiektua eta beherago eskatutako agiriak Mintzola Ahozko Lantegiko zuzendaritzari bidali behar zaizkio posta arruntaz edo eskuz (Mintzola Ahozko Lantegia. Subijana Etxea. Kale Nagusia, 70. 20150 Amasa-Villabona).
  • Ikerketa proiektuak deialdi honetan den eskari orria beteta aurkeztu behar dira [DESKARGATU ORRIA].
  • Eskariak aurkezteko epea: 2021eko ekainaren 30era arte.
  • Eskaerarekin batera, honako agiri hauek aurkeztu behar dira:
  1. Nortasun agiriaren fotokopia. Taldea den kasuan, kide guztien nortasun agirien fotokopiak.
  2. Deialdi honetan oinarriekin batera argitaratutako eskaera inprimakia.
  3. Eskatzailearen CVa; edo eskatzaileen CVak, taldea den kasuan.
  4. Espediente akademikoaren kopia; edo espedienteen kopiak, taldea den kasuan.
  5. Ikerketa-proiektua: ezinbestean agertu behar dira helburuak, esparru teorikoa, aurrekariak eta metodologia (1.500-5.000 hitz). Ikerketa proiektua bera ondorengo e-postara ere bidali behar da PDF formatuan: administrazioa@mintzola.eus .