Proiektuak aurkezteko epea: 2021eko ekainaren 30era arte.
Beka jasoko duen ikerketaren eta ordezkoen zerrenda argitaratzeko azken eguna: 2021eko uztailaren 15a.
Ordainketa: %60a 2021eko uztailaren 15aren astean egingo da; gainontzeko %40a ikerketa lana amaitutakoan, 2022ko uztailaren 15ean, beranduenez.
Proiektuaren araberako ikerketa lana eginik idatzita entregatzeko epea: 2022ko uztailaren 15ean, beranduenez.
Ikerketa lana osorik edo zatika argitaratzeko zein baliatzeko eskubidea edukiko dute deialdiko antolatzaileek.
Ikerketa beka honen babesleak diren ikastoletako web orrietan, Kilometroak jaialdiko atarian (www.kilometroak.eus) eta Mintzola Ahozko Lantegiaren atarian (www.mintzola.eus), argitaratuko da deialdiari buruzko informazioa eta urratsen berri.
Deialdiaren inguruko gorabeherei buruzko galderak honako helbide elektroniko honetara zuzenduko dira: administrazioa@mintzola.eus .