Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Goierriko ahozko ondarearen bilketa eta ikerketa: Ikerketa Beka 2021

Iaz Pello Mari Otaño Ikerketa Bekarekin abiatutako elkarlana errepikatuko dute Kilometroak Kultur Elkarteak eta Mintzola Ahozko Lantegiak.

Goierriko ahozko ondarearen (kantu, ipuin, bertso, atsotitz, esapide…) bilketa eta hari buruzko ikerketa bultzatzeko xedea du Kilometroak Kultur Elkarteak eta Mintzola Ahozko Lantegiak deitutako ikerketa beka honek. Kilometroek eta Mintzolak deitzen dute ikerketa beka, Andramendi, Jakintza eta San Benito ikastolen eta Gerriko Kultur Elkartearen babesarekin.

Goierri eskualdeko (Gipuzkoa) ahozko ondarearen bilketa, ikerketa eta haren dibulgazioa egitea da deialdi honen xedea; eta, beraz, eremu horretan edo han kokatutako herri bateko ahozko ondarearen bilketari eta ikerketari buruzko proiektuetarako da. Jasotzen diren ikerketa proiektuak aztertu eta gutxieneko maila dutenen arteko onenari esleituko zaio beka. Hautatutako proiektua gauzatzeko urtebeteko epea edukiko du proiektuaren egileak (edo egileek). Ikerketa proiektuak norbanako edo talde batek aurkez ditzakete, eta beraz, baita gauzatu ere.

[Informazio guztia PDFan deskargatzeko]

Goierriko ahozko ondarearen bilketa eta ikerketa: Ikerketa Beka 2021