Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ikerketa deialdiak

Ikerketa kontratuak, proiektu sariak, gradu amaierako lanak saritzeko deialdiak,...

Bertsolaritza ikertzeko ez ezik ahozko kultur sorkuntza ikertzeko zenbait deialdi jarri ohi ditugu martxan; izan ikerkuntza planean lehenetsitako ikergaiak iker daitezen, edo kasuan kasu hitzartutakoaren arabera, adostutako gaiaren inguruko ikerketak egin daitezen.

Horretan bidelagun aitzindariak ditugu UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrakoak. 2013tik ikerketa kontratua esleitzeko deialdia egin ohi dugu elkarrekin eta UPV/EHUko Euskararen eta Ikerketaren Alorreko Errektoreordetzen babesarekin.

Ikerketa kontratu horretarako bidea erraztuko zuelakoan, proiektu sarien deialdia ere jarri genuen martxan 2014an Mikel Laboa Katedrarekin, eta emankorra izan da oso, proiektu sarietan onuradun izatea pizgarri izan baita askorentzat ikerketa kontratura aurkezteko. Elkarlan horren baitan, geroago, 2019an, jada egindako GRAL edo gradu amaierako lanak saritzeko beste deialdi bat jarri genuen abian.

Eta beste bidelagun batzuk ere ekarri dizkigu bide honek: esate baterako, Kilometroekin bat eginda, eta Amasa-Villabonako eta Zizurkilgo Zubimusu Ikastolaren eta Zizurkilgo Hernandorena Kultur Elkartearen laguntzarekin, Pello Mari Otaño beka sortu genuen. 2020ko Kilometroak Aiztondo bailaran (Gipuzkoa) egingo zela eta, hango ahozkotasunaren gaineko ikerketa sustatzeko beka banatu genuen.

Ikerketa deialdien aurkezpena 2016

Amaitu berri diren deialdiak:

Aurreko deialdiak:

 

 

Datu Pertsonalak Babesteko Arautegia betez, jakinarazi nahi dizugu deialdi honetara aurkeztuz gero zure datu pertsonalak Mintzola Fundazioaren tratamendu sistemetan jasoko direla elkarteak antolatzen dituen sariak, bekak edota kontratuak kudeatzeko. Zure eskaria modu egokian kudeatzeko zure datuak lurralde desberdineko bertsozale elkarteei edota Mintzola Fundazioari komunikatuak izan daitezke.Zure datuak tratatzeko oinarri juridikoak eskatutako zerbitzua burutzeko tratamenduaren beharra, elkartearen legezko interesa eta zure baimen zehatza dira. Deialdian izen emateak zure baimen zehatza ematea dakar. Zure datuak bai informatikoki bai paperez tratatuak izan daitezke.
Gogorarazi nahi dizugu zure eskubideak (sarbidea, zuzenketa, ezabapena, aurkaritza, mugaketa, portabilitatea eta baimenaren ezeztapena) edonoiz erabili ditzakezula. Era berean, edonoiz egin dezakezu gai honi buruzko bestelako edozein eskaria. Horretarako, fundaziora jo dezakezu, helbide honetan: Kale Nagusia, 70, 20150 Amasa-Villabona (Gipuzkoa) edo posta elektroniko honen bitartez: . Eskaerarekin batera, interesdunaren N.A. edo baliokide den beste agiriren kopia bidali beharko da. Eskariari emandako erabakiarekin ados ez izanez gero edo erreklamazio bat jarri nahi izanez gero, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (www.aepd.es).
Datuen Babesari buruzko informazio zehatzagoa eskuratu nahi baduzu gure webgunean egin dezakezu: www.mintzola.eus.