Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Mintzola Mintegia

2016tik egiten dugu urtero, udazkenean, UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak eta Mintzola Ahozko Lantegiak Mintzola Mintegia.

Bi erakundeok bertsolaritzaren eta, oro har, ahozko kultur sorkuntzaren ikerketa sustatzeko egindako apustuaren adierazle da hitzordu hau. Izan ere, elkarrekin ikerketa deialdiak ateratzeaz gainera, horien berri ematea ere bada konpromiso horren parte, eta horri erantzuten dio Mintzola Mintegiak, besteak beste.

Laboa Katedrak eta Mintzolak saritutako proiektuak ez ezik, beste erakunde zenbaitek lagundutako edota hainbat ikertzailek beren ekimenez abiatutako ikerlanak ezagutzeko aukera eskaintzen du mintegiak.

Azaroaren 26an izango da 2020koa, eta distantziak eta tokia zaindu behar diren garai honetan, online eskainiko da webgune honetan bertan, 17:45etik aurrera. Hemen, egitaraua.

Mintzola Mintegia 2017