Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Bertsolamintza

Bertsogintzaren inguruko gaien inguruan hitzaldiak entzun eta ekarpenak partekatzeko plaza dira jardunaldiok.

Bertsolamintza 2011

Bertsolaritzari buruzko jardunaldiak dira, eta, batez ere, bertsogintzari begirako gaiak jorratzen dira: 1994, 2002, 2005, 2011 eta 2019 urteetan egin ditugu.

2019an lau jardunaldi egin dira eta, horiek biribiltzeko, horietan hitz egindakoa laburbildu duen bosgarren saio bat ere egin da. Maiatzaren 2an hasi eta ekainaren 1ean amaitu da hitzaldi sorta. Izena eman behar izan da, baina sarrera doakoa zen.

Bertsolamintza 2019

Hitzaldi eta hizlariak:

  • Zeri kantatzen diogu eta zeri kantatu nahiko genioke? Zein da gaur egungo errealitatea? Amets Arzallus
  • Feminismoa eta bertsogintza, gai-jartzailearen talaiatik. Maite Berriozabal
  • Politikoki zuzena denaren eta transgresioaren arteko talka. Sustrai Colina
  • Hizkuntza ideologiak bertsolaritzan. Miren Artetxe 
  • Saio-formatuen inertziak. Amaia Agirre 
  • Bertsolari gazteek zer berri? Asier Galarza eta Eli Pagola [Bilboko saioan beste zenbait parte-hartzaile]
  • Nola sortzen da bertsogintzari buruzko iritzi publikoa? Xabier Aierdi

Egutegia:

MAIATZAK 2. Iruñea, Zaldiko Maldiko elkartea. 18:30.   

Aurkezlea/moderatzailea: Saioa Alkaiza

MAIATZAK 16. Senpere, Larraldea etxea. 18:30.

  • Zeri kantatzen diogu eta zeri kantatu nahiko genioke? Zein da gaur egungo errealitatea? Amets Arzallus
  • Hizkuntza ideologiak bertsolaritzan. Miren Artetxe   

Aurkezlea/moderatzailea: Xumai Murua

MAIATZAK 22. Bilbo, Bira Kultur Gunea. 18:30. 

Aurkezlea/moderatzailea: Ane Zuazubiskar

MAIATZAK 23. Gasteiz, Amaia Zentroa. 18:30.

  • Feminismoa eta bertsogintza, gai-jartzailearen talaiatik. Maite Berriozabal
  • Nola sortzen da bertsogintzari buruzko iritzi publikoa? Xabier Aierdi

Aurkezlea/moderatzailea: Ainhoa Aizpurua

Hizlari bakoitzak 30-45 minutuko hitzaldia eskaini du, eta, ondoren, mahai-ingurua izan da - Bertsolari gazteek zer berri? gaia egokitutako egunean, mahai-inguru formatua izan du saioak -.

Bosgarren saioan, aurreko egunetan eskainitako saioetan azaldutako ideiak laburbildu dira, ondorioak aurkeztuz.

EKAINAK 1. Amasa-Villabona, Subijana Etxea. 09:00.

9:00  Ongietorria eta aurkezpena. Beñat Gaztelumendi
9:20  Zeri kantatzen diogu eta zeri kantatu nahiko genioke? Zein da gaur egungo errealitatea? Amets Arzallus 
9:45  Politikoki zuzena denaren eta transgresioaren arteko talka. Sustrai Colina 
10:10  Feminismoa eta bertsogintza, gai-jartzailearen talaiatik. Maite Berriozabal
10:35  Saio-formatuen inertziak. Amaia Agirre
10:50  Aurreko 4 hizlariekin mahai-ingurua. Moderatzailea: Maddi Sarasua
11:30  Atsedenaldia
11:50  Hizkuntza ideologiak bertsolaritzan. Miren Artetxe
12:15  Bertsolari gazteek zer berri? Asier Galarza eta Eli Pagola
12:40  Nola sortzen da bertsogintzari buruzko iritzi publikoa? Xabier Aierdi
13:05  Azken 3 hizlariekin mahai-ingurua. Moderatzailea: Ainhoa Aizpurua
13:45  Jardunaldien itxiera: Jone Uria

Azken saio honen ondotik, Amasako Uxo Toki elkartean bazkaltzen geratzeko aukera izan da.

Bertsolamintza 2019_KARTELA

[JARDUNALDIEN KARTEL GEHIAGO, HEMEN]