Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Bertsolamintza

Bertsogintzaren inguruko gaien inguruan hitzaldiak entzun eta ekarpenak partekatzeko plaza dira jardunaldiok.

Bertsolamintza 2011

Bertsolaritzari buruzko jardunaldiak dira, eta, batez ere, bertsogintzari begirako gaiak jorratzen dira. Orain arte, 1994, 2002, 2005 eta 2011 urteetan egin ditugu; aurten berriro antolatuko ditugu.

2019an lau jardunaldi egingo dira eta horiek biribiltzeko, horietan hitz egindakoa laburbilduko duen bosgarren saio bat ere egingo da. Maiatzaren 2an hasi eta ekainaren 1ean amaituko da hitzaldi sorta.

Sarrera doakoa izango da; baina izena ematea, ezinbestekoa. Horretarako beheko egutegian hitzordu bakoitzari dagokion izen-emate orria bete. Izena emateko epea hitzordu bakoitzaren egunera arte egongo da irekita, eguerdira arte -azken egunekoa salbu, goizean izanik bezperako eguerdian itxiko dugu izen-ematea, alegia, maiatzaren 31n-.

Bertsolamintza 2019

Hitzaldi eta hizlariak:

  • Zeri kantatzen diogu eta zeri kantatu nahiko genioke? Zein da gaur egungo errealitatea? Amets Arzallus
  • Feminismoa eta bertsogintza, gai-jartzailearen talaiatik. Maite Berriozabal
  • Politikoki zuzena denaren eta transgresioaren arteko talka. Sustrai Colina
  • Hizkuntza ideologiak bertsolaritzan. Miren Artetxe 
  • Saio-formatuen inertziak. Amaia Agirre 
  • Bertsolari gazteek zer berri? Asier Galarza eta Eli Pagola [Bilboko saioan beste zenbait parte-hartzaile]
  • Nola sortzen da bertsogintzari buruzko iritzi publikoa? Xabier Aierdi

Egutegia:

MAIATZAK 2. Iruñea, Zaldiko Maldiko elkartea. 18:30.   

[ITXI DUGU IZEN-EMATEA]

Aurkezlea/moderatzailea: Saioa Alkaiza

MAIATZAK 16. Senpere, Larraldea etxea. 18:30.

[ITXI DUGU IZEN-EMATEA]

  • Zeri kantatzen diogu eta zeri kantatu nahiko genioke? Zein da gaur egungo errealitatea? Amets Arzallus
  • Hizkuntza ideologiak bertsolaritzan. Miren Artetxe   

Aurkezlea/moderatzailea: Xumai Murua

MAIATZAK 22. Bilbo, Bira Kultur Gunea. 18:30. 

[EMAN IZENA, HEMEN!]

Aurkezlea/moderatzailea: Ane Zuazubiskar

MAIATZAK 23. Gasteiz, Amaia Zentroa. 18:30.

[EMAN IZENA, HEMEN!]

  • Feminismoa eta bertsogintza, gai-jartzailearen talaiatik. Maite Berriozabal
  • Nola sortzen da bertsogintzari buruzko iritzi publikoa? Xabier Aierdi

Aurkezlea/moderatzailea: Ainhoa Aizpurua

Hizlari bakoitzak 30-45 minutuko hitzaldia eskainiko du, eta, ondoren, mahai-ingurua izango da - Bertsolari gazteek zer berri? gaia egokitzen den egunean, mahai-inguru formatua izango du saio osoak -.

Bosgarren saioan aurreko egunetan eskainitako saioetan azaldutako ideiak laburbilduko dira, ondorioak aurkeztuz.

EKAINAK 1. Amasa-Villabona, Subijana Etxea. 09:00.

[EMAN IZENA, HEMEN!]

9:00  Ongietorria eta aurkezpena. Beñat Gaztelumendi
9:20  Zeri kantatzen diogu eta zeri kantatu nahiko genioke? Zein da gaur egungo errealitatea? Amets Arzallus 
9:45  Politikoki zuzena denaren eta transgresioaren arteko talka. Sustrai Colina 
10:10  Feminismoa eta bertsogintza, gai-jartzailearen talaiatik. Maite Berriozabal
10:35  Saio-formatuen inertziak. Amaia Agirre
10:50  Aurreko 4 hizlariekin mahai-ingurua. Moderatzailea: Maddi Sarasua
11:30  Atsedenaldia
11:50  Hizkuntza ideologiak bertsolaritzan. Miren Artetxe
12:15  Bertsolari gazteek zer berri? Asier Galarza eta Eli Pagola
12:40  Nola sortzen da bertsogintzari buruzko iritzi publikoa? Xabier Aierdi
13:05  Azken 3 hizlariekin mahai-ingurua. Moderatzailea: Ainhoa Aizpurua
13:45  Jardunaldien itxiera: Jone Uria

Bazkarirako izen-ematea

Azken saio honen ondotik, Amasako Uxo Toki elkartean bazkaltzen geratzeko aukera izango da aurrez izena emanez gero; maiatzaren 24an amaituko da epea. Kopuru mugatua da.

12 euro ordaindu beharko dituzte bazkaltiarrek aurrez, behin izena emanda adieraziko zaien kontu korrontean kopurua sartuta. Ordainketa hori egiterakoan ziurtatuko dute beren lekua gordeta dutela. Eman izena orri hau beteta. 

Bertsolamintza 2019_KARTELA

[JARDUNALDIEN KARTEL GEHIAGO, HEMEN]