Ikerketen hedapena
Mintzolan sustatutako ikerketen emaitzak ikertzaileen artean zabaldu eta gizarteari jakinarazi behar zaizkio. Ikerketak gizarteratzeko hainbat ekimen bideratzen dira, esaterako:
Ikastaroak eta jardunaldiak
Bertsolaritzaz egindako oinarrizko ikerketen, ikerketa aplikatuen edo kanpoko ekimenez egindako ikerketen berri emateko jardunaldiak dira. Jardunaldi horietan ikergaiari buruzko gogoetek ere lekua dute. Mintzolaren bokazioa ikastarook beste eragileekin elkarlanean antolatzea da (EHUko ikastaroak, UEU eta abar).
>> Ikus hemen
Hitzaldiak eta mahai-inguruak
Egindako ikerketen emaitzei buruzko hitzaldi eta mahai-inguruak. Egungo hedabideetan ageri den sakontasun eta analisi mailatik haratago.
>> Ikus hemen
Argitalpenak
Burututako ikerketen argitalpenak gauzatzen dira. Argitalpenok bi helburu bete ahal izango dute: helburu akademikoa, aldizkari zientifikoen bidezko argitalpenen bidez; eta helburu dibulgatiboa, mota ezberdinetako argitalpenen bidez. Helburuaren arabera egokitzen da argitalpenaren formatua (liburu, artikulu, erreportaje, etab.) eta euskarria (papera, ikus-entzunezkoa, internet sarea, etab.).
>> Ikus hemen