Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Bertsolaritzaren Ikertegia

Bertsolaritzaren ikerketa ez ezik, ahozko kultur sorkuntzarena ere sustatzen dugu Mintzolatik.

Ahozkotasunean, kulturgintzan eta euskalgintzan eragin zuzena du bertsolaritzaren osasunak eta, belaunaldiz belaunaldi transmititu eta garaira egokituko bada, ikerketa ezinbestekoa da. Bertsolaritzaren ikerketa ez ezik, ahozko kultur sorkuntzarena ere sustatzen dugu Mintzolatik.

Lantegiaren muina da bertsolaritzaren ikertegia; hala, ikerketak bultzatzeko, aholkularitza zerbitzua eskaintzen diegu ikertzaileei eta baita ikerketa kontratuak eta proiektu sariak esleitu ere. Era berean, ikerketa horien zabalkunderako plazak ahalbidetzen ditugu.

Jardun horretan, hainbat erakunderekin aritzen gara elkarlanean.

 Bertsolaritzaren ikertegia/>

Nabarmentzekoak: