Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2017

Xenpelar Dokumentazio Jardunaldiak irudia

Tokiko Bilduma: herri bilketa eta ikus-entzunezko ondarea

2017ko maiatzak 12, Amasa-Villabona

Laugarren edizio hau herrietako ezagutza bildu eta geroratzeko egitasmoek sortzen duten ikus-entzunezko ondarearen inguruan antolatu da, zehazki bideo grabazioen eta euskarri digitalen inguruko esperientziak partekatzeko.

Aniztasun handia dago herri bilketa sustatzen duten eragileen artean: herriko elkarteek, udalek, eta herri liburutegiek edo artxiboek sustatutako ekimenak izan ohi dira, tokiko bilduma aberaste aldera. Herri eragile hauek bideoen tratamendu eta zaintzaren inguruan izandako esperientziak eta kezkak plazaratuko dira jardunaldiotan.

Jardunaldi hau ikus-entzunezko ondarearen bilketa eta tratamenduan lan egiten duten eragile eta herritar guztientzat irekia izan da, eta batez ere, bideo grabazioekin lanean hasi eta nola egin jakin nahi duten herrietako eragile, liburuzain, artxibozain eta langileei zuzendua.

Parte-hartzaileak 2017ko Xenpelar Dokumentazio Jardunaldiak_kartela

  • Ane Lardi - Ttur Ttur Euskaltzaleen Bilgunea
  • Eneritz Urkola - Bertsoa.eus
  • Idoia Etxeberria eta Haizea Odria - Ahotsak.eus
  • Ihintza Bidart - Aldudarrak Batasuna Elkartea
  • Larraitz Idarreta - Ernest Lluch Liburutegia
  • Nere Erkiaga - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
  • Unai Iturriaga eta Andoni Bareña - Durango 1936 Kultur Elkartea

Antolatzaileak eta laguntzaileak

2017ko Xenpelar Dokumentazio Jardunaldien antolatzaileak Mintzola Ahozko Lantegia, Euskal Herriko Ahotsak eta Koldo Mitxelena Liburutegia dira. Artxibategi, Liburutegi eta Dokumentazio Zentroetako Profesionalen Euskal Elkarteak (ALDEE) eta Amasa-Villabonako Udal Liburutegiak lagundu dute jardunaldien berri zabaltzen.

2017_antolatzaileak eta laguntzaileak