Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2014

Xenpelar Dokumentazio Jardunaldiak irudia.jpg

Euskal Antzerkiaren Dokumentazioa

2014ko azaroaren 20 eta 27

Azaroaren 20an liburutegi eta artxiboetako profesionalekin, eta azaroaren 27an antzerki munduko eragileekin egindako mahai-inguru bietan agertu zen euskal antzerkiaren dokumentazioak sakabanaketa handia duela eta dokumentazio galera ikaragarria eman dela eta ematen ari dela. 

Egoera horri aurre egiteko euskal antzerkiaren dokumentazio zentro baten beharra agertu da, galera eteteko bilketa sistematizatuko lukeen eta dokumentazioaren sakabanaketa konpontzeko sareak eraikiko lituzkeen zentro baten beharra. 

Biltegi hutsa baino, egungo antzerkiarentzat lanerako tresna izango litzatekeen zentro bat irudikatu da, bildutako dokumentazioa antzerki munduko eragile ezberdinen artean ezagutarazi, sorkuntza sustatzen lagundu eta ikerketa bultzatuko lukeena. Zentro horrek, besteak beste, lurraldetasunaren gaia gainditu eta euskal antzerki mota guztiek sortutako dokumentazioa bilduko luke, pastoralak, toberak eta bestelako eszena adierazpideak barne. Euskal antzerkia bere osotasunean ulertu ahal izateko behar diren dokumentu mota guztiak ere bilduko lituzke, eragile ezberdinen ibilbideak jasoz, eta bereziki, ikus-entzunezkoen tratamendua kontutan izango luke. 

Dokumentazio alorreko profesionalen artean egindako mahai-inguruan zehar ondoko lan hauek lideratu beharra ere agertu zen: Euskal Herri osoan zehar liburutegi eta artxibo ezberdinetan katalogatuta dauden funtsen arteko sarea eraikitzea, informazio guztia eskainiko duen Internet atari bakarra eraikitzea, katalogazio irizpideak bateratzea eta dokumentazioaren bilketa eta digitalizazioa bultzatzea. 

Jardunaldien laburpena

Egitaraua 2014

2014-11-20. “Euskal antzerkiaren funtsak liburutegi eta artxibategietan”

Euskal antzerkiaren inguruko funtsak dituzten liburutegi eta dokumentazio profesionalen arteko jardunaldia izan da. Erakunde bakoitzak euskal antzerkiaren inguruan dituen funtsen berri eman du eta ondorengo mahai-inguruan, euskal antzerkiaren inguruan eskaintzen diren zerbitzuak nola hobetu gogoetatu da.

[Mahai-inguruan hitz egindakoaren laburpena]

 Baionako mediateka Baionako Mediateka
Marie-Andrée Ouret.

[Bilketa egitasmoa]
[Albistea]

Euskal Museoko Liburutegia 

Euskal Museoko Liburutegia
Marie-Hélène Déliart.

[Euskal antzerkiaren dokumentazioa liburutegian]
Euskaltzaindia. Azkue Liburutegia
Euskaltzaindia. Azkue Liburutegia
Pruden Gartzia.

[Euskal antzerkiaren dokumentazioa liburutegian]
 Euskal Kultur Erakundea
Euskal Kultur Erakundea

Pantxoa Etchegoin.

[Euskal antzerkiaren dokumentazioa EKEn]
 Koldo Mitxelena Liburutegia
Koldo Mitxelena Liburutegia
Sorne Matxinena.

[Euskal antzerkiaren dokumentazioa liburutegian]

[Katalogoko emaitzak]

Sabino Arana Fundazioa. Abertzaletasunaren agiritegia 
Sabino Arana Fundazioa. Euskal Abertzaletasunaren Agiritegia.
Iñaki Goiogana.

[Euskal antzerkiaren dokumentazioa agiritegian]
Su Azia
Su Azia
Maddi Oihenart.

 2014-11-20 xenpelar dokumentazio jardunaldia
Mahai-ingurua
.
Pruden Gartzia, Iñaki Goiogana, Sorne Matxinena, Maddi Oihenart, Marie-Andrée Ouret, Marie-Hélène Deliart, Pantxoa Etchegoin. Moderatzailea: Nere Erkiaga.



[Albistea - Berria]

2014-11-27. “Euskal antzerkiaren dokumentazio beharrak”

Euskal antzerkiaren inguruko sortzaile eta eragileek dokumentazio alorrean dauden beharrei buruzko gogoeta eta mahai ingurua egin dute, euskal antzerki sorkuntza eta garapenean lagundu dezaketen dokumentazio beharrak plazaratuz.

[Mahai-inguruan hitz egindakoaren laburpena]


Jaime Valverde

Jaime Valverde.
I
kerlaria (Maite Agirre, Antton Luku eta Ander Lipusen antzerkigintza tesi-gai). Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearen dokumentazio arloa.
Ixabel Etxeberria
Ixabel Etxeberria.
Ikerlaria eta euskal antzerkian doktorea (Piarres Larzabalen antzerkigintza).

Mikel Martinez


Mikel Martinez.
Antzerki eragilea eta antzezlea. Tartean Teatroa.
 
Oier Guillan


Oier Guillan.
Antzerki eragilea eta antzezlea. Metrokoadroka Sormen Laborategia.

2014-11-27 Xenpelar Dokumentazio Jardunaldiak
Mahai-ingurua.
Ixabel Etxeberria, Jaime Valverde, Oier Guillan eta Mikel Martinez. Moderatzailea: Nere Erkiaga.