Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Xenpelar DZ

Xenpelar Dokumentazio Zentroa: Bertsolaritzaren behatoki dinamikoa

Xenpelar Dokumentazio Zentroa bertsolaritzaren behatoki dinamikoa da eta Mintzolaren egitasmoen dokumentazio beharrei erantzuten die.

1991ean sortu zuen Bertsozale Elkarteak Xenpelar Dokumentazio Zentroa, bertsolaritzaren ondarea bildu, antolatu eta gizarteratuz, maila guztietako ikerkuntza bultzatzeko helburuarekin.

Gaurko bertsolaritzaren bilketa, antolaketa eta gizarteratze sistematikoa egiten du, historikoari ere muzinik egin gabe eta, egungo bertsolaritzaren beharrei erantzunez, dokumentazio mailan mota guztietako zerbitzuak gauzatzen ditu. Ikerkuntza, sustapen, transmisio eta komunikazio egitasmoetarako ezinbesteko tresna da.

Mintzolaren bidez, bertsolaritzaren ikerketaren dokumentazio beharrak asebetetzeaz gain, Xenpelar Dokumentazio Zentroak garatutako tresnei eta esperientziei etekina atera eta Ahozko Elkargunean zein Kulturartean eskainiko dira bertan bildutako beste ahozko sorkuntzen dokumentazio egitasmoetan lagungarri izateko helburuarekin.

Xenpelar Dokumentazio Zentroa