Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Mintzolaren oinarriak

Mintzolaren oinarriak

Mintzola Ahozko Lantegia 2008an sortu zen. Bertsolaritzatik abiatuta, ahozko tradizioaren gaineko hausnarketa eta ahozkotasunari loturiko diziplinen arteko elkarreragina bultzatzea du helburu, gizartearen premia berriekin uztartuz eta, era berean, euren izaera indartuz. Horretarako, bertsolaritzaren ikerketan sakontzen eta, horietan landutako hausnarketak gogoan, euskaraz diharduten beste ahozko kultur sorkuntzetara eta nazioarteko beste kantu inprobisatuetara zubiak eraikitzen dihardu Mintzolak, beste erakundeekin elkarlanean.

Hala, bere egitekoa hiru ildotan banatzen da:

  • Bertsolaritzaren Ikertegia
  • Ahozko Elkargunea
  • Kulturartea

Xenpelar Dokumentazio Zentroak asebetetzen ditu Ahozko Lantegiaren hiru ildo hauetako dokumentazio beharrak.