Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Lege-oharra

  1. Web orri honen edukia, besterik adierazten ez den bitartean, Mintzolaren jabetza intelektualekoa da. 
  2. Mintzola da orrialde honen gaineko jabetza industrialeko eta intelektualeko eskubide guztien titularra, eta erabiltzaileen aldetiko horietarako sarbidea edota horien erabiltzeko eskubidea ez da ulertu behar, inola ere, titulartasunez edo jabetzaz Mintzolari dagokion edozein elementuren gaineko inolako erabilera-baimen edota eskubide ematea denik.
  3. Web orri honetan agertzen den informazioa bere azken eguneratze-datan indarrean dagoena da, eta gerta daiteke erabiltzaileak kontsultatzen duen unean eguneratua ez egotea. Horrexegatik, bere balioa informazio-mailakoa besterik ez da. Mintzolak beretzat gordetzen du web orri honetan dagoen informazioa edozein unetan eguneratzeko eta aldatzeko eskubidea, eta baita bertarako sarbidea aldi baterako edo behin betirako mugatu edo galarazteko eskubidea ere, egoki iritziz gero.
  4. Mintzolak erabat debekatzen du bere web orriko edukiak kopiatu, bikoiztu, birbanatu, komertzializatu edota beste edozein modutara erabiltzea, ezta bere iturriak aipatzen direlarik ere, Mintzolaren baimen espresua eta idatziz emandakoa izan ezean.
  5. Mintzolak ez ditu bere gain hartzen web orriko edukiak modu desegokian edo okerrekoan erabiltzetik etor litezkeen kalteak eta galerak. Bereziki uko egiten dio esteka (edo link) batzuen bidez Mintzolako web orriarekin lotuak leudekeen beste hirugarren pertsona fisiko nahiz juridiko batzuen web orrietan dagoen informaziotik sor daitekeen erantzunkizun orori. Era berean, Mintzolaren orrietan estekak (edo link-ak) agertzearen helburua informaziozkoa da soilik, eta inola ere ez du berorien inguruko iradokizunik, gonbidapenik edo gomendiorik suposatzen.
  6. Mintzolak uko egiten dio bere web orriaren bitartez erabiltzaileen artean gertatutako informazio-elkartruketik erator daitekeen ardura eta erantzunkizun orori. Bere web orrian zabaldutako agerpen edo mezuen erantzunkizuna, horiek egiten dituztenei dagokie zuzenean.
  7. Mintzolaren web orrialdearen erabiltzaileek trafikoa arautzen duten legeak eta usadioak errespetatuz erabiliko dute, eta aipatu betebehar hori ez betetzeak ekar ditzakeen kalte eta galera guztien erantzule izango dira Mintzolaren edo beste hirugarren batzuen aurrean.