Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Mapari buruz

Kulturartea Mapa egitasmoak nazioarte mailan munduko kantu inprobisatuei buruzko ezagutza zabaldu nahi du. Bertsozaleek sortutako deskribapenekin eman zaio hasiera, eta pixkanaka kantu bakoitzari buruz adituek egindako deskribapen zuzenagoak eta zehatzagoak bildu nahi ditu.

Zure ezagutza eta ekarpena ere baliotsuak izango dira datu-base hau aberasteko. Edozein informazio gehitu edo zuzendu nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan (formulario bidez edo e-postaz, xenpelar [a bildua] bertsozale.eus).

Helburuak

  1. Ezagutza zabaltzea
    Kantu inprobisatuak mundu osoan zehar zabalduta daude eta beraei buruz gutxi ezagutzen da. Ahalik eta informazio gehien eskaini nahi da, adierazpide bakoitzaren inguruan dabiltzan inprobisatzaile, ikerlari eta kultur eragileen arteko harremanak errazteko.

  2. Ikerketa akademikoa zabaldu eta sustatzea
    Kantu inprobisatuei buruz dagoen ikerketa akademikoen berri eman nahi du, orain arte ikertu dena ezagutarazteko eta ikertu gabe dauden alorren ikerketa sustatzeko. Ahozkotasunaren ikuspuntutik egindako ikerketei arreta berezia eskainiko zaie, eta baita edozein ikuspuntutik egindako ikerketei ere (antropologia, hizkuntzalaritza, musikologia, literatura, informatika, ...). Denak bildu eta ezagutarazi nahi dira.
    Ikerketa lanetan erraztasunak eskaintze aldera, adierazpide bakoitzari buruzko informazio bibliografikoa automatikoki deskargatzeko aukera dago.
  3. Informazioaren etengabeko eguneraketa ziurtatzea
    Xenpelar Dokumentazio Zentroa arduratuko da datu-base hau eguneratuta mantentzeaz. Bertsozaleen bidez sustatuko dira ahalik eta kantu inprobisatu gehienei buruzko hasierako deskribapenak. Mintzola Ahozko Lantegiaren bidez munduko kantu inprobisatuetako inprobisatzaile eta ikerlariekin harremanak bultzatuko dira, deskribapen zuzenak eta zehatzak jasotzeko eta kantuei buruzko dokumentazioa aberasteko.