Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

English version

Chowtal

Fijira eta munduko beste hainbat lekutara (Kalifornia, Australia, Zeelanda Berria, Surinam, Karibea, eta abar) migratu zuten milaka indiarrek XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran. Batez ere Bhojpuri zonaldetik abiatu ziren, eta beraien kantuak sortzeko ohiturak mantendu zituzten joandako herrialdeetan. "Chowtal", edo batzuetan, "Faag" izenarekin molde asko biltzen dira, eta batzuk memorizatuta kantatzen diren arren, asko bertan momentuan inprobisatzen dira. Berez Hindu Holi edo Hori jaiarekin lotuta dagoen generoa da, eta diasporan "Phagwā" eta Fijin "Fāg" izenez ezagunagoa da.

Fijin, inprobisatzaileak taldeak berak baino pisu gehiago du, eta "sammelan" deituriko lehiaketetan nagusiki bakarlariak jasotzen ditu aipamenak. Karibe eskualdean hain ugariak diren emakume eta gizonezkoekin osatutako talde mistoak ez dira ematen Fijiko "chowtal"ean.
During the late 19th and early 20th centuries, thousands of Indians emigrated to Fiji and other regions of the world (including California, Australia, New Zealand, Surinam and the Caribbean). Many of them were from the Bhojpuri region, and they maintained their tradition of improvising songs in their new countries. "Chowtal", or "Faag" as it is sometimes called, is an umbrella term which encompasses many different manifestations, and although some are simply the performance of memorised songs, many others are improvised. The genre has close ties to the Hindu Holi or Hori festival, which is better known in the diaspora as "Phagwā", or "Fāg" in Fiji. In Fiji, improvisers are more important than the group itself, and in competitions known as "sammelan", it is usually only soloists who are mentioned. The mystic groups of men and women that are so common in the Caribbean are not found in Fijian "chowtal".

Deskribapen hau bertsozaleek eskainitakoa da. Aditu baten gainbegiratua behar du.

Bideo gehiago Youtube-n   »
Adierazpidea
Chowtal
Beste izendapenak
Jhumar; Fiji Faag
Hizkuntza
Indoeuroparra , Indoiraniarra , Bhojpuria
Hizkuntzaren egoera
Osasuntsu
Kokapen geografikoa
Fiji
Beste kokapen geografikoak
Australia
Egungo egoera
Ziurtatzeko