Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

English version

Mawwāl [موال]

Arabierazko hizkera arruntean kantatzen den poesia da "Mawwāl" [موال], eta Ekialde Hurbilean eta Afrika Iparraldean zabalduta dago. Libanon oso entzutetsua da. Metrikarik gabekoa da, eta normalean 4 edo 7 lerrotako herri poesian oinarritzen da. Musika-tresnen laguntzaz (nagusiki "qanun" edo "oud"-az) edo bat ere gabe kantatu daiteke. Musikariek, kantaria jarraitzen dute "mawwāl"-a kantatzen duen bitartean, eta esaldi bakoitza laburbiltzen dute ("tarjama"). Sarritan musika-inprobisazio txiki batek ("taqsim") edo "mawwāl"-aren tonua aurreratuko duen konposizio batek ("doulab") egiten die sarrera. "Mawwāl" jardunean inprobisatzailearen, musikarien eta entzuleen artean etengabeko interakzioa eta elkartrukea ematen da.
"Mawwāl" [موال] is the poetry sung in an Arabic dialect is spread across the Middle East and North Africa. It is also widely heard in Lebanon. It has no metre and is usually based on 4- or 7-line popular poetry. It can be sung accompanied on musical instruments (usually the qanun or oud) or on its own. The musicians follow the singer while he sings the "mawwāl", and they summarise each sentence ("'tarjama"). It is often introduced by a short musical improvisation ("taqsim") or preceded by a composition in the "mawwāl" tone ("doulab"). Constant interaction and exchange take place between the "Mawwāl" improviser, the musicians and the audience.

Deskribapen hau bertsozaleek eskainitakoa da. Aditu baten gainbegiratua behar du.

Bideo gehiago Youtube-n   »
Adierazpidea
Mawwāl [موال]
Hizkuntza
Afroasiarra , Semitikoa , Arabiera
Hizkuntzaren egoera
Osasuntsu
Kokapen geografikoa
Egipto
Libano
Libia
Siria
Egungo egoera
Aktibo

Internet loturak