Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

English version

Bertsolaritza

Bertsolaritza, euskaraz, errima eta neurri patroi batzuen arabera inprobisatuz abestutako  artea da.  Kantatzen den ahapaldia bertso bat da eta kantatzen duen pertsona bertsolaria.

Badago idatzizko adierazpena ere bertsolaritzan. Bertso jarriak.  Inprobisatuak ez direnak eta paperean idatziak (bertso-paperak). Historian garrantzi handia izan du, baina XX. mendearen erdialdetik aurrera,  bat-bateko jardunak definitzen du bertsolaria.

Euskal Herrian kokatzen da. Euskararen eremuan. 600.000 hiztun  inguruko hizkuntza komunitatean, estatu espainiarreko lau lurralde eta estatu frantziarreko hiru lurraldetan banatua. Guztira lurraldeotako biztanleria hiru milioitik hurbil dabil. Estatu Batuetako euskal diasporan ere bertsolariak dira eta bat-bateko kantuan aritzen dira.

Euskararen komunitate horretan, bertsolaritza indartsu agertzen da XXI. mende hasieran: Bertso emanaldiak ugariak dira. Bertsolarien ezaugarriak adinez, sexuz, jatorriz, ikasketez, anitzak. Transmisio bideak funtzionatzen dute, jarduera arloak zabaltzen doaz, eta gizarte mailan  prestigio handia du.

Sortze prozesua

Bat-batean kantatzen du bertsolariak. Gai-jartzaileak gaia formulatu edo aurreko bertso lagunak proposatutakoari segundo gutxitan erantzungo dio.
Gehienetan bertsolariak aukeratzen du zein bertso molde erabili. Zein neurri, doinuan... aritu. Hala ere, txapelketan bertsolarien lana berdintze aldera, neurria derrigortu egiten da gehienetan (doinua normalean ez).
Bertsolariak “a capella” inprobisatuko du ia beti. Neurria eta errima kontsonantea doinu horretara egokituz.
Metrika desberdinetan hiru mila doinutik gora daude ikertu eta sailkatuak (3.126, 2015ean).  Ez dira denak erabiltzen, baina sorta eta aniztasun handia dago egunerokoan. Esate baterako Txapelketa Nagusi batetan (15 bertso saio) 100 doinu desberdin erabili daitezke.

Emanaldiak
2014 arteko datuen arabera, leku itxi zein irekietan urtero ia 2000 emanaldi inguru egiten dira, eta 300 bertsolari ari daitezke saio hauetan kantari.
Saioak urterik urte ugaltzen doaz, eta hedapen medio guztietara zabaltzen (irrati, telebista, internet...) Bertso jarduneko eremuak hazten doaz, eta bertsolariaren figura dagoeneko euskal kulturako pertsonaia ezaguna da.

Bertsolarien ezaugarriak
XXI. mende hasieran bertsolaria gaztea da, unibertsitate ikasketaduna gehienetan, eta sorkuntza literarioak dituen modalitate guztietan maiz aritzen da. Ez da bakar batera mugatzen.
Emakume bertsolaria plazetan ari da. Kopuruetan gizonezkoak baino gutxiago dira, baina  ohikoa da bere presentzia. 2014an, plazan gehien dabiltzan bertsolarien heren bat  (%33a) da emakumea.
Plazan dabiltzan bertsolarien bataz besteko adina 40 urtetatik beherakoa da, eta gutxi dira 40 urtetik gora dituztenak.

Jarduera arloak
Bertsolaritzan, kantatzeko moduari dagokionean, hainbat emanaldi mota ezberdindu ahal dira:
  • Jaialdia: Bertsolariek bat-batean landuko dituzten gaiak proposatzen dituen gai-jartzaile batek zuzendutako emanaldia. Antzoki, frontoi zein herrietako enparantzetan antolatzen da.
  • Libreko saioa: Bi edo hiru bertsolarik emandako errezitaldi askea, kasu honetan ez dago gaia proposatuko duen gai-jartzailerik eta bertsolariek beraiek emanaldiaren nondik norakoak zehaztuko dituzte.
  • Bertso-bazkari edo bertso-afaria: Jan ondorengo emanaldia. Bertso saioak egiteko antolatzen diren bazkalondo zein afalondo herritarretan egiten diren emanaldiak.
  • Ekitaldipekoak: Bestelako gertaeratan egiten diren emanaldi osagarriak: hiletak, inaugurazioak, ezkontzak, ekitaldi politikoak, omenaldiak, gertaera sozialak, etab.
  • Saio bereziak: bertso musikatuak (bat-batean, baina instrumentu musikalen laguntzarekin) bertso-tramak (gai-jartzaileak proposaturiko antzerti-gidoi bat kontuan izanda bertsolariek egiten duten emanaldi inprobisatua), saio esperimentalak (gai bati buruzko monografikoak, bertsolari bakarrarekin, etab), antzerkiarekin nahastutakoak, rap moduan emanak, haurrentzako emanaldiak....
Bertsolarien jarduna neurtzen diren saioak ere badira. Puntuazioen bitartez sariak ematen dituen epai-mahai baten aurrean neurtzen dira inprobisatzaileak. Txapela da gaur egun sari ezagunetariko bat.
  • Bat-bateko sariketak: Haurrenak, gazteenak, eskualde mailakoak,… eta bertso eskolek, kultur taldeek edo udalek antolatzen dituzte gehienean. Azken aldian taldeka egiten diren sariketak ugaritu dira, eskualde edo herrialde markoan, hiruzpalau bertsolarien talde bat beste baten aurka egiten direnak.
  • Txapelketak: Bertsozale Elkarteak antolatzen ditu eta herrialde mailakoetatik hasten dira, bertsolaritza lehiako gertakari nagusienera iristeko, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia, lau urtetan behin egiten dena.
  • Lehiaketak: Bereziki ekitaldi horretarako sortutako idatzizko bertso-sortak saritzen dira. Adinaren araberako mailak izaten dira eta jarritako gai baten inguruan edo librean sortu daitezke bertso kopuru zehatz bat.
Gizarte prestigioa
Bertsolaritza ondo errotuta dago euskal kulturan eta garrantzia handia du egungo euskal gizartean. Guzti horren atzetik ordea mugimendu autoeratu bat dago esparru desberdinak jorratzen dituena.

Antolaketa
Herri, zein eskualde mailan bertso-eskolak zabaltzen joan dira, eta bertsolari moduan trebatzeaz gain hainbat esparru hartu dituzte tailer hauek. Izaera desberdineko asko badaude ere, askok lantzen dute kultur talde edo elkarte funtzio asko. Antolaketan, bilketan, sustapenean... Eta maila lokal horretan bertsoaren funtzio asko betetzen dituzte.

Hala ere, eta azken hogeita hamar urteotan gizartean emandako jauzia Bertsozale Elkarteak hartutako bideari zor zaio. Guztiak bat eginda, bertsolari, bertsozale eta antolatzaileek bertsoak iraun eta zabaltzeko estrategia landu dute.

Antolaketa elementu hauek, plangintza baten barruan, intuizio mailan edo inkontzienteago bada ere, bere funtzioa betetzen dute hiru adar nagusietan: Transmisioa, Sustapena eta Ikerkuntza.
"Bersolaritza" is the art of singing while improvising in Basque, in accordance with certain rhymes and metric patterns. The stanza that is sung is a "bertso" (verse) and the person who sings it is a "bertsolari".

There is also written expression in bertsolaritza. "Bertso-jarriak", verses written for special occasions and ones that are not improvised and which are written down("bertso-paperak"). It has been hugely important in history, but since the middle of the 20th century, bertsolaritza has been characterised by ad-lib performances.

Bertsolaritza is located in the Basque Country. In the territory of the Basque language. A speech community of about 600,000 speakers, which is divided into four provinces in the Spanish State and three provinces of the French State. Together, the population of these provinces is close to three million. There are bertsolaris in the Basque diaspora in the United States and they are involved in ad-lib singing.

Bertsolaritza emerged strongly in that Basque-language community at the start of the 21st century: there are many bertso performances. The bertsolaris’ profiles cover a whole range in terms of age, sex, origin, education.  The means of transmission functions, the areas of activity are expanding, and on a social level, it enjoys great prestige.

The creative process
The bertsolaris sing ad lib. A response is given within a few seconds to the theme formulated by the theme-prompter or to what has been proposed by the previous verse partner. In most cases, the bertsolaris choose which type of stanza, metre, and tune to use. However, to make the task of each bertsolari fair in the competitions, the metre is imposed in most cases (but not usually the tune). The bertsolari will nearly always improvise “a capella”. The metre and consonance rhyming is fitted to the tune. Over three thousand tunes have been researched and classified in the different metres (3,126 in 2015). Not all of them are used, but there is a great variety and diversity on an everyday basis. For example, in a National Championship (15 bertso performances) 100 different tunes may be used.

Performances
According to data on performances until 2014, around 2,000 performances are held indoors and outdoors every year, and as many as 300 bertsolaris may sing in these sessions. The performances are on the increase from one year to the next and are broadcast via all the mass media (radio, TV, internet, etc.). The spheres for verse making are growing, and the figure of the bertsolari is already a well-known one in Basque culture.

The characteristics of the bertsolaris
The profile of the bertsolari at the start of the 21st century is a young person, usually a graduate, and often involved in all types of literary creation. He/she is not restricted to just one.

Traditionally only men were improvising bertsos in public, but from the 90’s women also perform in public. There are fewer women than men bertsolaris, but their presence is common. In 2014, a third (33%) of the bertsolaris that performed in public were women. The average age of bertsolaris performing in public is under 40 and few are over 40.


Areas of activity
In bertsolaritza, and in the way of singing, one can distinguish between several types of performance:
  • "Jaialdia" (festival): a performance led by a theme-prompter who proposes subjects that the bertsolaris will develop ad-lib. It takes place in theatres, on Basque pelota courts and in town squares.
  • "Librekoa" (a free performance): a free recital given by two or three bertsolaris; in this case, there is no theme-prompter who will propose a subject and the bertsolaris themselves will specify the details of the performance.
  • "Lagunartekoa" (an after-lunch or post-prandial verse-making performance): the performance following a meal. Performances held following prolonged lunches or dinners organised for verse-making sessions.
  • "Ekitaldipekoak" (related to another event): complementary performances in other types of events: funerals, inaugurations, weddings, political ceremonies, tributes, social events, etc.
  • "Bereziak" (Special sessions): verses with music (ad-lib but with the help of musical instruments), verse plots (an improvised performance by bertsolaris on the basis of a drama script proposed by the theme-prompter), experimental sessions (monographs on a single subject, with solo bertsolaris, etc.), combined with theatre, presented in the form of rap, performances for children, etc.
There are also sessions that rate the bertsolaris’ performance. Bertsolaris are rated before a panel of judges who award prizes on the basis of points. The “Txapela” (Basque beret) is currently one of the most well-known prizes.
  • "Bat-bateko sariketak" (ad-lib awarding of prizes): These are mostly organised by verse-making schools, cultural groups or town councils for children, youngsters and on a district level. Group contests have increased recently in the district or provincial framework, in which a group of three or four bertsolaris compete against each other.
  • "Txapelketak" (championships): they are organised by the Bertsozale (Bertsolaritza enthusiasts) Association and begin on a provincial level before building towards the main competitive bertsolaritza event, the National Bertsolari Championships of the Basque Country, which take place every four years.
  • "Lehiaketak" (written competitions): written verse selections in particular are awarded prizes in this event. The levels are according to age and a specific number of verses may be produced on an established subject or on a free one.
Social prestige
Bertsolaritza is firmly rooted in Basque culture and is hugely important in today’s Basque society. Yet behind all this is a self-managed movement that develops the different spheres.

Organisation
"Bertso-eskola"s (verse-making schools) have been expanding on a municipal and regional level, and these workshops not only provide training for bertsolaris but also cover many spheres. Even though there are many different types of "bertso-eskola"s, as cultural groups or associations many perform a whole range of functions such as organisation, meetings and promotion, etc. And on the local level they fulfil many verse-making functions.

Nevertheless, the leap forward taken in society over the last twenty years is due to the path taken by the Bertsozale Elkartea (association of bertsolaritza enthusiasts, or Friends of Bertsolaritza Association). Together, "bertsolari"s, "bertsozale"s (bertsolaritza enthusiasts) and organisers have developed a strategy enabling verses to survive and spread.

These organisational components, despite being on an intuitive level or in a more unconscious way, fulfil their functions  within a plan in three main areas: Transmission, Promotion and Research.
Bideo gehiago Youtube-n   »
Adierazpidea
Bertsolaritza
Beste izendapenak
Bertsogintza; koplaritza; koplagintza; bertso-paperak
Inprobisatzailea
Bertsolaria
Hizkuntza
Isolatutako hizkuntza , Euskara
Hizkuntzaren egoera
Zaurgarri
Kokapen geografikoa
Euskal Herria
Beste kokapen geografikoak
Estatu Batuak
Egungo egoera
Aktibo