Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

English version

Repentismo (Canarias)

Espainieraz inprobisatzen da Kanariar uharteetan. "Repentismo" kantu inprobisatua irla osoan zehar hedatzen da, lekuen arabera maila aldatzen bada ere. Hierro uhartean distikoak (biko errimatuak) inprobisatzen dira "meda" doinuz, baina ezagunak dira ere "loa"k edo "loba"k, "cuarteta" neurrian kantatzen direnak. Kanaria Handia, Fuerteventura eta Lanzaroten koplak kantatzen dituzte eta Palman “pique” deitutako ahozko lehiak antolatzen dituzte. Versador, versiador edo verseador deitzen zaie inguru honetako repentismoa lantzen dutenei eta Kubako inprobisazioaren ezaugarri asko ditu: esaterako, inprobisatzeari “punto cubano” ere deitzen zaio eta "décima"k inprobisatzen dituzte laute eta gitarraren laguntzaz. Ohiko kontua da Kuba eta Kanariar uharteen arteko inprobisatzaileen elkartrukeak gauzatzea.
Improvised verse singing is in Spanish on the Canary Islands. "Repentismo", the improvised song, is to be found all across the islands, and the level varies depending on the locations. On the island of Hierro they improvise distiches (a unit of two-verse rhyming lines) to the "meda" tune, but those that sing "loas" or "lobas" to the "cuarteta" metre are also well-known. Couplets are sung on Grand Canaria, Fuerteventura and Lanzarote and on La Palma oral contests known as “piques” are organised. The people involved in “repentismo” in this area are known as versadores, versiadores or verseadores and it shares many features with Cuban improvisation: for example, the improvisation is also called Cuban Punto (popular country music) and participants improvise using the ten-line stanza accompanied on the lute and the guitar. It is common for exchanges between improvisers to take place between Cuba and the Canary Islands.

Deskribapen hau bertsozaleek eskainitakoa da. Aditu baten gainbegiratua behar du.

Bideo gehiago Youtube-n   »
Adierazpidea
Repentismo (Canarias)
Inprobisatzailea
Decimista; repentista; verseador/a
Hizkuntza
Indoeuroparra , Italikoa , Espainiera
Hizkuntzaren egoera
Osasuntsu
Kokapen geografikoa
Kanariak
Egungo egoera
Aktibo