Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

English version

Payada / Paya

Espainieraz inprobisatzen da "Payada" (Argentina, Uruguai, Paraguai eta Brasilgo hegoaldean) eta "Paya" (Txilen). Bakarka edo lehian ("contrapunto") inprobisatzen dute payadoreek, gitarraren laguntzaz. Inprobisatzaileak ("payador/a") "decima", "sextilla", "octavilla" edo kopla neurriak erabil ditzake. Gehienek "milonga" erritmoa izaten dute orokorrean, nahiz eta honako erritmo hauek ere ohikoak izan daitezkeen zenbait kasutan: "cielito", "cifra", "habanera", "vidalita", "estilo" eta "valsa", besteak beste.

"Payador"-een arteko topaketa eta jardunaldiak sarritan antolatzen dira, eta gazteak inprobisaziora hurbiltzeko transmisio bideak ere badira. Emakume inprobisatzaileak ere ugaritzen ari dira. Txilen badago "payador"-een elkarte bat ("Asociación Gremial Nacional de Trabajadores de la Poesía Popular, Poetas y Payadores de Chile, AGENPOCH").
"Payada" is improvised in Spanish through Argentina, Uruguay, Paraguay and in the south of Brazil; and "Paya" in Chile. Accompanied on the guitar the "payador/a" improvises solo or in competition ("contrapunto"). They can use "decima", "sextilla", "octavilla" or couplet metres. Most of them tend to have the "milonga" rhythm, even though the following rhythms may be usual in certain cases: “cielito”, “cifra”, “habanera”, “vidalita”, “estilo” and “valsa”, among others.

Meetings and conferences among "payadores" are often organised and the means of transmission also exists to bring youngsters closer to improvisation. The number of female improvisers is growing. In Chile there is an association of "payadores" (“Asociación Gremial Nacional de Trabajadores de la Poesía Popular, Poetas y Payadores de Chile, AGENPOCH”).

Deskribapen hau bertsozaleek eskainitakoa da. Aditu baten gainbegiratua behar du.

Bideo gehiago Youtube-n   »
Adierazpidea
Payada / Paya
Inprobisatzailea
Payador/a
Hizkuntza
Indoeuroparra , Italikoa , Espainiera
Hizkuntzaren egoera
Osasuntsu
Kokapen geografikoa
Argentina
Paraguai
Txile
Uruguai
Egungo egoera
Aktibo