Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Munduko Kantu Inprobisatua (2013)

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren Nagusiaren inguruan antolatu ziren jardunaldiok. Amasa-Villabonako Subijana etxean egin ziren eta gero Barakaldoko BECen bildu ziren parte-hartzaileak finala entzuteko.

Mintzola Ahozko Lantegia munduko kantu inprobisatuaren inguruko ikerketa egiten eta eragiten ari da. 2013an antolatu ziren kulturarteko jardunaldi hauen bidez bertsolaritzari buruz hainbat esparrutan egindako ikerketen eta kulturarteko ahozko kantu inprobisatuaren inguruko esperientzien berri eman zen.

2013ko urriaren 9tik abenduaren 15era bitarte egin ziren, hau da, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiarekin batera. Amasa-Villabonako Subijana etxean izan ziren eta gero Barakaldoko BECen izan ziren parte-hartzaileak finala bizitzeko. 

Hizlari eta hitzaldiei buruzko informazio zehatzagoa

  • Data: 2013ko urriaren 9tik abenduaren 15era arte
  • Hitzaldi eta saioen lekua: Subijana Etxea, Villabona
  • Ordua: 19:00
  • Sarrera: Doan

KOKAPENA: Hiru ikerlarik egin berri dituzten ikerketetan oinarritutako hitzaldiak izango dira. Bata emozioen esparruan kokaturikoa; nola bertsolaritza bestela ezin eta sufrimendua arintzeko bide izan litekeen azaltzen duena. Bestea, bertsolaritzaren transmisioan ekologiari ematen zaion garrantzia nabarmentzen duena. Eta azkena, emakume bertsolarien figura betidanikoa dela aldarrikatzera datorrena. 

  • Joxe Zapirainen bertso-malkoak. Edo nola arindu arimaren sufrimenduak bertsoen bidez. Pio Perez Euskal Herriko Unibertsitatea.
  • Hezkuntzaren ekologia. Antropologo bat bertso-eskolanEric Dicharry Eusko Ikaskuntzako ikerlaria.
  • Joxepa Antoni XenpelarEli Perez Gaztelu. Deustuko Unibertsitatea.
  • MAHAI INGURUA: Pio Perez, Eric Dicharry eta Eli Perez

KOKAPENA: Bertsoa munduan ezagutaraztea eta munduko kantu inprobisatuak ezagutzea da Mintzola Ahozko Lantegiaren ardatzetariko bat. Oraingoan gu aritu gara munduko plazan. Mexikon barrena bertsotan aritu dira bi bertsolari, 15 egunetan zehar. Ez bakarrik bertsotan eta ez bakarrik. Bi bertsozale izan zituzten lagun eta laguntzaile, eta beharrik! Aukera izan dute halaber, beste 9 herrietako inprobisatzaileak eta kantu inprobisatuak ezagutzeko.

  • Mexikon bertsotan. Miren Artetxe. Bertsolaritza ikerlaria. Doktore gaia
  • Mexikoren besotan. Iñaki Murua. Bertsozale Elkarteko lehendakaria
  • MAHAI INGURUA: Blanca Lopez, Esti Alberdi, Miren Artetxe eta Iñaki Murua

KOKAPENA: Manexek 1986z geroztikako txapelketa nagusiak ikertu ditu, ondorio batzuk atera eta abar. Alderdi eta ondorio interesgarrienak edo deigarrienak aipatuko ditu. Jexuxek berriz, Txapelketa Nagusiaren finalari buruzko antropologia tesia aurkeztua du arestian, EHUn; Cum Laude maila eman zioten. Ikerketa horren mamia eta ondorioak azalduko ditu Jexuxek.

  • 1986-2009 urteen arteko Txapelketa Nagusien azterketa. Manex Agirrezabal eta Bertol Arrieta. Bertsolaritza ikerlaria. Doktore gaia
  • Jolas sakona . Jexux Larrañaga, antropologian doktore
  • MAHAI INGURUA: Manex Agirrezabal, Bertol Arrieta eta Jexux Larrañaga

KOKAPENA: Bertsoa munduan ezagutaraztea eta munduko kantu inprobisatuak ezagutzea da Mintzola Ahozko Lantegiaren ardatzetariko bat. Oraingoan, Kubako kantu inprobisatua, repentismoa aztertuko dute 3 kubatarrek, 3 alderditatik: soziologia, filologia eta musikologiatik:

  • Lo simbólico y lo social en la poesía oral improvisada cubana. Patricia Tápanes Suárez, soziologo kubatarra
  • La enseñanza de la décima improvisada en niños. Los Talleres Especializados de Repentismo Infantil, una experiencia desde la apreciación y el respeto al arte. Haydée Hernández Arencibia, filologo kubatarra
  • La poesía oral improvisada cubana desde una mirada musicológica. El repentismo cubano como género musical cubano identitario, patrimonio de la nación. Sonia Pérez Cassola, musikologo kubatarra

KOKAPENA: Basarri sortu zeneko 100 urte bete dira aurten. Horren harira Andoni Egañak Basarrik bertsolaritzari egin ekarpena aztertu du. 1935ko lehen “bertsolari gudu” hura irabazi zuen Basarrik. Lehen bertsolari txapelketa hura Aitzolek eta On Manuel Lekuonak eragindakoa izan zen, Euskal Pizkundearen ardatz gisa zuten, euskal kultura indartzeko; euskal komunitatea ehuntzeko. Bertsolaritzak badu egun ere ehuntzearen funtzioa. Jon Sarasuak hitz egingo digu horretaz, bat-bateko kantuaren ehunaz: etxeko ehunaz zein ehun unibertsalaz. Ehun unibertsalaren erakusgarri, mexikar bat izango da gutartean: Ana Zarina. Mexikar trobadoreen berri emango diguna.

Hitzez gain, inprobisazio kantatuaz gozatuko dugu; Andoni Egaña eta Ana Zarina bera arituko dira, gai librean. 

  • Basarri eta bertsogintza. Andoni Egaña, filologoa, 1993-2009 urte artean Euskal Herriko bertsolari txapelduna
  • Bat-bateko kantuaren ehunaz . Jon Sarasua komunikazio zientzietan doktorea
  • Estilos y formas estróficas de la improvisación en los géneros de músicas tradicionales en México.  Ana Zarina Palafox mexikar trobadorea
  • BERTSO SAIOA: Ana Zarina Palafox (Mexiko) eta Andoni Egaña (Euskal Herria)

KOKAPENA: Bertsoa munduan ezagutaraztea eta munduko kantu inprobisatuak ezagutzea da Mintzola Ahozko Lantegiaren ardatzetariko bat. Herrialde Katalanetan duela urte batzuk hasi ziren bertako tradizioak berreskuratzen. Geroztik egin dute bide, bai Katalunian, bai Balear uharteetan zein Valentzian. Kasu honetan Kataluniako egoeraren berri zuzenean izateko parada izango dugu. Horrezaz gain, katalan ikerlari batek, Harvardeko Unibertsitatean ari denak, bertsolaritza apartatu du ikertzeko asmoz: Homeroren bertsoekin konparatzera iritsi nahi du. Baina aurretik, publikoaren erreakzioak bertsolariaren sorkuntzan duen eragina eta BCBLek gauzatu ikerketaren ondorioak aztertu nahi ditu. 

  • Canciones y corrandas: una introducción al canto improvisado en catalánAnaís Falcó Kataluniako corrandista
  • Aspectos culturales, comunicativos y creativos de las performances. Pere Bescos. Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatea. Harvardeko Unibertsitatean post-doktoratua egiten ari da
  • BERTSO ETA GLOSA SAIOA: Christian Simelio (Katalunia),  Anaís Falcó (Katalunia), Miren Artetxe (Euskal Herria) eta Gillen Hiribarren (Euskal Herria)
  • Trikitilari eta itzultzaile: Carles Belda

KULTURARTEKO TERRAZA ZIENTIFIKOA BERTSOLARI TXAPELKETAKO FINALEAN. Bertsolari Txapelketaren finalean, BECen, terraza batean bilduko dira Jardunaldietan parte hartu duten ikerlari eta inprobisatzaileak, Mintzolarekin elkarlanean ari diren hainbat ikerketa erakundeetako edo kultur elkarteetako ordezkari, ikerlari eta bertsozaleekin batera.